Ur bila joan

Maila: DBH 1 eta 2

Herria: Goizueta

Iraupena: Bortz saio

Irakasgaiak: Natur zientziak / Euskal Hizkuntza eta Literatura

Helburuak

  • Belaunaldien arteko transmisioa gauzatzea.
  • Horma-irudi bat egitea.
Transkripzioa

Ura han, Domiñazpiko etxearen azpian, han, iturri ttiki-ttiki bat izaten zen, neguan izaten zen, udan agortzen zela ja, eta handik kilometro erdi bat edo gehixeago, urketarat, bost urte genituela, bueno, marmita ttiki bat hartu, ta gure ama zenak ematen zigun. Hura lanera joaten zen egurretara eta zera, eta holako balde batzuk izaten ziren, ez dakizu? Oroituko zara, hola, balde handi batzuk, zerazkoak, printzazkoak? Eta haiek betetzen paratzen gintuen eta bera joan eta erdiak bete gabe uzten ditugu. Eskasia. Bereak eta biak egiten badu, aspertu egiten du, ez da bete. Gero hori genuen.

Iraupena: 00:37

Hasi baino lehen, landuko ditugun edukiei buruzko aurrezagutzak aktibatzeko, ikasleei honako galderak eginen dizkiegu:

Zuen etxeetara nola iristen da ura?

Nola iristen zen duela 80 urte?

Ur bila joateko, zer eramanen zenuke? Zerrenda bat egin.

Zein da uraren zikloa?

Ondoren, Goizueta kokatzeko, honako galderak eginen dizkiegu ikasleei:

Zer dakizue Goizuetari buruz?

Han inoiz izan zarete?

Goizueta Leitzaldean dago, Iruñetik iparraldera ia 44 kilometrora, nahiz errepidez joanda 70 kilometroko distantzia izan.

Menua