- Zenbat/zer egitura lantzea.
- Jarraibide testua: errezeta bat egitea.
Otorduak
Helburuak
Gosaltzeko, pues baldin bazen baba, gero, urdaia, xingarra. Seguro. Orain, baldin bazen, por ejemplo, talo eta esnea, pues ja gero ez zen bertze jangarririk, talo eta esnea. Holaxe izaten zen.
Ogirik ez?
Ogia gutxi, zenbait aldiz igual, errazionamendua baitzegoen. Gero ja, hasi zen denboran ogia, pues bai, baina edozein xingarrarekin edo esnearekin edateko, nahiago genuen taloa ogia baino. Bai, eta gero…
Zuek egina beti, naski?
Eta gero egiten ziren marrakuku erraten ziotena. Taloa hilik daukazu eta gero partitu hola, eta gero hola ireki eta sartu gazta hor. Eta, gero, paratu eltzearen gainean. Paratzen zenuen karga pixka bat; hasten zelarik gazura ateratzen hola, meka! Joder! Ta agudo garbitzen ziren! Agudo garbitzen ziren!
Era guztietako bordariak hor ateratzen dira herrietan gazta egin eta gero, xingarrarekin edo, txistorrarekin edo, baina talo harek ez baitaude eginik, ordea, barnera! Gainetik bai, baina ez baitute denborarik barnetik egiteko! Guk egiten genituen paratu eta gero, “maatxarroa” erraten zitzaion holako… holako borobil batzuk. Eta hartan tente paratu eta han txigortzen ziren orduan. Eta barnera egina egoten baitzen. Baina hura egin dugu. Anitz aldiz erraten digu:
- Oye, ¿no vas a coger un poco talo ahí?
- Sí, mejor que eso ya hemos comido más de una vez.
Klaro, ez baita eginik egoten hura. Hor…
Fite egin behar baitute eta jendeak eskatzen baitie, ez?
Klaro, nola ez dugun ezagutzen bertzea, guretako arrunt onak. Bai, egia da, bai.
Izan genituen urteak… urteak baba gosaltzeko, purea babarena eguerdirako.
Baba zopa izanen da.
Ez, ez, purea eta arratserako patata. Eta kontent babak egiten zuela. Babak ekartzen zituen estraperloan. Bai.
Iraupena: 02:09
Lehenbizi, garai bateko otorduei buruz zer dakiten galdetuko diegu:
Garai batean zer gosaltzen, bazkaltzen eta afaltzen zuten?
Herrietan bizi zirenek hirian bizi zirenek baino baliabide gehiago zuten jateko?
Taloak jaten ziren?
Ondotik, Eugiri buruzko aurrezagutzak aktibatuko ditugu:
Zer dakizue Eugiri buruz?
Nafarroako mapan non kokatuko zenukete?
Han inoiz izan zarete?
Eugi Esteribarko kontzejua da; Nafarroako iparraldean dago, Iruñetik 21 kilometrora.
Aurrezagutzak aktibatu eta gero, bideoa proiektatuko dugu entzunaren ulermena lantzeko.
Bakarka entzunaren ulermena lantzeko galderei erantzunen diete.
1- Zein dira berriemaleak aipatzen dituen bi gosariak?
Batzuetan baba eta xingarra gosaltzen zuten; bertze batzuetan, berriz, taloa eta esnea.
2- Ogia izaten zuten gerra ostean?
Ez, ogia errazionatua zegoela erraten du. Gainera, gero aipatzen du “ogia hasi zen denboran”, beraz, argi dago ez zutela ogi nahikorik izaten.
3- Berriemaleak ogia errazionatua zutela dio. Zer erran nahi du horrek?
Neurtua zutela, errazio bat pertsona bakoitzarentzat.
4- Berriemaleak zer gosari nahiago zuen: ogia edo taloa?
Xingarrarekin edo esnearekin jateko, nahiago zuten taloa ogia baino.
5- Zer da “marrakuku”?
Taloa erditik ireki, gazta eman eta eltze baten gainean paratzen zuten, gazura atera arte. Horri deitzen zioten marrakuku.
6- Marrakukuez ari dela, “Agudo garbitzen ziren!” erran du berriemaleak. Zer erran nahi du?
Segituan bukatzen zirela marrakukuak.
7- Gaur egun saltzen diren taloak gustuko ditu? Zergatik?
Ez, barrutik egin gabe daudela dio.
8- Zer da “maatxarrua”? Zertarako erabiltzen zuten?
Garai batean, taloak txigortu eta gero, sutondoan zutik paratzen zituzten barrutik egiteko. Zutik mantentzeko burdinazko zirkunferentzia erdi horri deitzen zioten “maatxarrua”.
9- Urte batzuetan zer gosaltzen, bazkaltzen eta afaltzen zuten?
Baba gosaltzeko, baba purea bazkaltzeko eta afaltzeko patata.
10- Hainbertze baba janda, nazkatuak zeuden?
Agian aspertuko ziren, baina berriemaleak dio “ta kontento baba bitan hartzen zuenak!”, beraz, ezin zuten kexatu.
11- Babak nola lortzen ziren?
Estraperloan.
Bukatzean, denon artean zuzenduko ditugu galderak.
Lehenbizi, haien Chromebooken laguntzaz bikoteka taloaren jatorriari buruzko informazioa bila dezaten eskatuko diegu. Horretarako, galdera hauek proposatuko dizkiegu:
- Nondik heldu da?
Taloak Euskal Herrian tradizio luzea du. XVI.-XVII. mendeetan Gipuzkoatik eta Nafarroatik Hego Ameriketara joandako euskaldunek artoa ezagutu zuten eta handik hona ekarri zuten. Hori baino lehenago, zekale edo gaztaina irina erabili izan zen. Klimagatik historikoki garia ereiteko zailtasunak izan dituen parajeetan, artoarekin egindako taloa euskaldunen artean eguneroko janaria bihurtu zen.
1754. urtean Larramendik Gipuzkoari buruzko Corografía idazlanean aipatu zuen artoak talo forma hartuz haientzat zuen garrantzia:
“Hácense de su harina panes grandes y pequeños y tortas delgadas que, calientes, son de buen gusto, y también los panes más gruesos; y en acostumbrándose, muchas gentes quieren más pan de maíz que de trigo. Y los hombres de monte, como carboneros, leñadores y otros, no quieren pan de trigo, sino de maíz, que es alimento recio y fuerte, y aguantan con él su trabajo, lo que no pueden con el pan de trigo”.
Gerra Zibil garaian eta ondoko urteetan, goseari aurre egiteko ezinbesteko jakia izan zen eta, horren ondorioz, 60ko hamarkadatik aurrera, egoerak hobera egin zuenean, alde batera utzi zuten. Geroztik, etxeko dieta arruntetik kanpo gelditu eta gaur egun souvenir folkloriko bezala hartzen da.
- Garai batean noiz jaten zen?
Bideoan ikusi dugun moduan, egunero jaten zuten.
- Orain noiz jaten da?
Besta egunetan, jaialdi handietan, eta abar.
- Zein osagai ditu?
350 gr arto irin, 250 ml ur epel, gatz pixka bat eta barruan sartzekoak.
- Nola prestatzen da?
- Arto irinari gatza gehitu. Pixkanaka ura gehitu eta ondo nahastu orea eginez.
- Orea 30 minutuz bere horretan utzi.
- Txistorra zatitu eta zartaginean olio tanta bat bota eta txistorra zatiak bertan frijitu.
- Zapi umel baten gainean ore bolak egin eta ongi zabaldu.
- Ondoren, zartaginean pare bat buelta eman.
- Labea piztu 160 gradutan.
- Labeko erretilu batean taloak jarri, txistorra zatiak gainean jarri eta gazta zatiak gehitu.
- Laberatu.
- Zer gehitzen ahal zaio taloari?
Xingarra edo hirugiharra, behi gazta, txistorra, txokolatea…
Euskaraz zenbat/zer egitura nola idatzi behar den lantzeko, bakarka honako ariketa egiteko proposatuko diegu:
Nola erranen zenuke euskaraz…? Erantzun egokian X paratu:
un baso de agua |
ur baso bat |
|
X |
baso bat ur |
|
200 gramos de harina |
X |
200 gramo irin |
irinezko 200 gramo |
||
un puñado de sal |
X |
eskukada bat gatz / eskutada bat gatz |
gatz eskukada bat / gatz eskutada bat |
||
un litro de leche |
esne litro bat |
|
X |
litro bat esne |
|
una cucharada de azúcar |
X |
koilarakada bat azukre |
azukre koilarakada bat |
||
una botella de vino |
ardo botila bat |
|
X |
botila bat ardo |
Helburua errezeta bat egitea izanen denez, lehenbizi, errezeta bat nola egiten den ikusiko dugu, ereduan oinarrituz haiena presta dezaten. Errezeta batek izan beharreko atalak arbelean idatziko ditugu, baina hori egiteko, haien ezagutzetatik abiatuko gara. Horretarako, galdetuko diegu: “Nork daki errezeta batek zer atal duen eta zer itxura duten?”. Gero, atalez atal joanen gara eta “Goiko aldean zer jarriko dugu?” galdetuta, “Izenburua” erantzuna bilatuko dugu. Ondoren, “Errezeta batean zer agertzen da lehenbizi?” galdetuko diegu eta haiek “Argazkia” eta “Osagaiak” erran beharko dute. Azkenik, zer pauso jarraitu behar den edo “Nola prestatu?” atala falta dela erranen dute errezeta baten azkeneko atalaz galdetzen diegunean. Osagaien atalari dagokionez, gauzak gehitzeko orduan, antolatzaile ugari erabili behar dela gogoraraziko diegu, ez dela egokia beti “gero” paratzea.
Hona hemen arbelean agertzen ahal den eskema:
Izenburua
Argazkia
Osagaiak
Nola prestatu?
Hasteko,
Gero,
Ondoren,
Jarraian,
Azkenik,
Bikoteka marrakukuaren errezeta prestatu beharko dute. Horretarako, gelan landutako guztiaz gain, egin beharrekoa osatzeko, Chromebookean taloaren errezetak kontsulta ditzakete, argazkiak hartu, eta abar.
Errezeta landuagoa egin nahi badute, aldiz, arbelean proposatutako eskemaz gain, pauso bakoitzaren argazkia edo marrazkia gehi dezakete. Edo, gaia gehiago landu nahi izanez gero, etxean egin dezakete eta bideoz grabatu.
Bertze aukera bat haien herriko jaki tipiko baten errezeta egitea izan liteke.