- Nafarroako ondare kulturalaren eta sozialaren berri izan eta lantzea.
- Erregistroei buruz taldeka ikertu eta denen aurrean ikasitakoa azaltzea.
Erregistroak
Helburuak
Jende zaharragoarekin zuketan, baina etxean senideen tartean dena hiketan, bai, bai.
Eta seme-alabekin?
Bai, bai.
Guk beraiei zuketan, baina beraiek guri hiketan.
Eta zure gurasoekin, orduan, zuketan?
Bai, bai. Bai.
Eta apezarekin eta…?
Harekin beroriketan.
Bai, beroriketan harekin. Bai, bai. Orduan begirune gogorra!
Iraupena: 0:33
Gaiarekin hasi baino lehen, erregistroei buruz zer dakiten ikusiko dugu.
- Euskaraz, modu berean hitz egiten diegu pertsona ezagunei eta ezezagunei?
- Ezagun guztiekin era berean solastatzen gara? Aitatxi-amatxiak, gurasoak, bizilagunak, lagunak…
- Zukaz gain, mintzatzeko bertze modurik ezagutzen duzue? Zein?
Ondoren, Errazkin kokatzeko, honako galderei erantzunen diegu:
Zer dakizue Errazkini buruz?
Han inoiz izan zarete?
Errazkin Larraungo (Nafarroa Garaia) kontzejuetako bat da eta errepidez joanez gero, iruñetik 46 kilometrora dago.
Aurrezagutzak aktibatuta gaia kokatu ondotik, bideoa ikusiko dugu.
Bideoa ikusi eta gero, bikoteka galdera hauei erantzuteko eskatuko diegu ikasleei:
1- Hitz egiteko zenbat erregistro aipatzen ditu? Zerrenda itzazu:
Zuka, hika eta berorika.
2- Norbera baino zaharragoak diren pertsonekin nola egin behar da?
Zuketan.
3- Konfiantzazko jende guztiarekin hiketan egin daiteke?
Ez, helduagoak direnekin ezin da.
4- Gurasoek nola egiten zieten?
Hiketan.
5- Haiek nola egiten zieten gurasoei?
Zuketan.
6- Apaizari nola hitz egiten zitzaion?
Berorikaz, “beorreketan” aipatzen du emakumeak.
Bukatzean, denon artean ahoz zuzenduko dugu.
Hasi baino lehen, hainbat iturritatik bildutako informazioa baliatuko dugu euskarazko erregistroak zer diren azaltzeko. Lan hori taldeka eginen dute, gero gelakideei azaltzeko. Guztira lau talde sortuko ditugu gelan eta bakoitzak egiteko jakin bat izanen du, ikertu, aztertu eta laburtzeko.
- taldea:
Euskararen tratamenduak zein diren azalduko dute: hitanoa, beroriketa, eztabadakoa edo neutroa. Ekialdeko zuka eta xuka alokutiboak ere labur aipatuko dituzte. Horretarako, sarean dagoen informazioa bilatuko dute:
https://www.ehu.eus/seg/gizt/5/1
- taldea:
Hitanoa zertan datzan azalduko dute: toka eta noka zer diren eta nola egiten diren. Adibideak ere gehituko dituzte. Horretarako, sarean dagoen informazioa aztertuko dute:
https://www.ehu.eus/seg/gizt/5/1/1
- taldea:
Hika noiz erabiltzen den azalduko dute, erabilera okerrak zein diren. Horretarako, sareak eskaintzen digun informazioa irakurriko dute:
http://www.erabili.eus/zer_berri/galdezka/1054829294
https://eu.wikipedia.org/wiki/Hitano
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2091/berorrek-nahi-baduzu-egingo-yau/inprimatu
- taldea:
Nokaren galeraz hitz eginen dute. Zer mugimendu dagoen gaur egun berreskuratzeko. Horretarako, sarean dagoen informazioa bilatuko dute:
https://www.argia.eus/multimedia/erreportajeak/nokaren-galera
https://www.hitanoaz.eus/copia-de-hitanoari-buruz-komunikabi
Talde bakoitzak landutako zatia gelakideei azalduko die. Azalpen guztiekin bukatzean, https://eu.wikipedia.org/wiki/Hitano helbidean eskuineko aldean ageri den Ahotsak proiektuko bideoa proiektatuko dugu gelan.
Ondoren, denon artean gaiari buruz hitz eginen dugu, zer ikasi duten eta zer iruditu zaien jakiteko.