- Euskaraz koloreen erranahia, jatorria… lantzea.
- Ahozko aurkezpen bat egitea kolore baten inguruan egindako lanarekin.
- Horma-irudi bat egitea kolore baten inguruan egindako lanarekin.
Garai bateko emakumeen bizimodua
Helburuak
Gaiari buruz zer dakizuen ikusteko, denon artean ahoz galdera hauei erantzunen diegu:
Nolakoa zen garai bateko bizimodua?
Zer egiten zuten denbora librean? Zein izaten zen haien aisialdia?
Nora joaten ziren?
Koloreei buruz ariko garenez, horiei buruz mintzatuko gara:
Ile urdina erratean, zer kolorez ari gara?
Zer koloretako arropa janzten zuten lehen emakumeek ezkontzetan? Eta orain?
Katu beltzek zorte ona edo txarra ematen dute? Badirudi euskal kulturan zorte ona ematen zutela… Koloreak, beraz, kolorea bera baino gehiago dira euskaldunontzat.
Galdera horiei denon artean ahoz erantzun eta gero, tokiari buruzko aurrezagutzak aktibatuko ditugu eta, horretarako, lehenbizi, Arraratsi buruz zer dakizuen ikusiko dugu:
Zer dakizue Arraratsi buruz?
Han inoiz izan zarete?
Aurrezagutzak aktibatu eta gero, bideoa ikusiko dugu gelan.
Galderei binaka erantzunen diezue:
1- Zer egiten zuten emakumeek igande arratsaldeetan?
2- Zer erran nahi du “jolasean aritzen ziren” erraten duenean?
3- Emakumeen bizimodua nolakoa zen? Berriemaleak zer hitz erabiltzen du?
4- Nora joaten ziren emakumeak?
5- Non erosten zuten arropa?
6- Saltzaile ibiltariak nola garraiatzen zituen gauzak?
7- Emakumeek zer egiten zuten haurdun zeudenean? Haien bizimodua aldatzen zen?
8- Berriemaleak nola adierazten du garai bateko emakumeek anitz sufritzen zutela?
9- Bere amak zer egiten zuen ohatzera joan aitzinetik?
10- Non garbitzen zituzten oinak?
11- Nola eta noiz dutxatzen ziren?
Bukatzean, denon artean zuzenduko dugu.
Hirunaka egindako lana gelakideei aurkeztuko diezue. Bukatzean, egokitu zaizuen koloreari buruzko horma-irudi bana eginen duzue eta ikastetxeko pasabideetan paratuko duzue.
Berriemaleak gaixoak erraten du emakumeez ari denean. Euskaraz ez da generorik bereizten, ez bada bikote jakin batzuetan (anai-arreba, aitona-amona, errege-erregina…). Hala ere, izenondoen kasuan, batzuk gizonei dagozkie, bertze batzuk emakumeei eta bertze batzuk gizon zein emakumeei. Horiek bereizten jakinen zenuke? X paratu dagokion tokian:
Izenondoa | Gizona | Emakumea |
Gajo | X (Gip.) | |
Gaixo | X | X |
Gizajo | X (Lagun artekoa) | |
Gizagaixo | X | |
Tonto | X | X |
Tuntun | X |
Horrelako zalantzak argitzeko, Euskaltzaindiak Jagonet zerbitzua eskaintzen du. Bertan egindako galdera baten erantzuna ageri da, edonork ikusteko eta bertatik ikasi ahal izateko.
Egin berri dugun ariketa, erraterako, Jagonet-eko erantzun batean oinarritua dago:
JAGONET GALDE-ERANTZUNAK
Izenondoa eta generoa: gajo, gaixo, gizajo, gizagaixo; tonto, tuntun
Galdera:
Zuzena al katu gizajoa esatea?
Erantzuna:
Ez, katu gaixoa esan behar da.
Euskaraz, izenek eta izenondoek ez dute genero gramatikalik izaten, gaztelaniaz edo frantsesez duten bezala. Bereizkuntza egiten da, hori bai, hiztegiko hitz-bikote banaka batzuetan (hitz desberdinak dira, beraz, eta ez hitz baten genero-aldaerak). Izenondoetan, honako marka hauek aurkitzen ditugu Hiztegi Batuan:
gajo Gip. (emakumezkoei dagokie)
gaixo 1 iz. eta izond. eria. 2 izond. errukarria
gizajo Lgart. gizagaixoa
gizagaixo
tonto 1 ergela, zozoa. 2 Ipar. motela
tuntun 2 izond. (emakumeez mintzatuz)
Beraz, gaixo hitza markatugabea da; gajo, emakumeei dagokiena; gizagaixo, gizonezkoei dagokiena, eta gizajo, berriz, gizagaixoren gipuzkerazko aldaera. Bestetik, tuntun izenondoa markatua da (bide batez esateko, «neska tuntun bat» da forma zuzena, eta ez «neska *tuntuna bat»).
Data: 2011/03/11 – Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Emakumeen bizimodu latzari erreferentzia egiteko berriemaleak dio emakumeek gorriak eta beltzak ikusi zituztela. Euskaraz koloreen munduari buruz gehiago jakiteko eta lehen jarduera moduan, EITBren bideo hau ikusiko dugu. Ikasleei arreta eman diena koadernoan idazteko eskatuko diegu eta bukatzean, denon artean komentatuko dugu zer iruditu zaien, zer ikasi duten, zerk eman dien arreta handien, eta abar.
Helburua da taldeka euskal kulturan kolore bakoitzak izan duen erranahia, jatorria, jasan dituen aldaketak, kantuetan dauden erreferentziak eta hitz jokoak… biltzea. Horretarako, hiruko taldeak egin eta bakoitzari kolore bana esleituko diogu: zuria, beltza, berdea, gorria, horia, urdina…
Lan hori burutzeko, bertzeak bertze, honako materiala erabil dezakete:
- Koloreak euskaraz izeneko aurkezpena.
- Txema Preciadoren Euskarak erakutsi koloreak ikusten liburuaren PDFa.
- Santurtziko euskaltegiak egindako laburpena: ahalmenak, koloreak eta zaporeak