- Nafarroako ondare kulturalaren eta sozialaren berri izan eta lantzea.
- Herriko edo auzoko etxeen edo tokien izenekin bilduma bat egitea.
Etxeen izenak
Helburuak
Hasi baino lehen, etxeen izenen inguruan solastatuko gara:
Postal hau ezagutzen duzue?
Etxeei zeren arabera paratzen zitzaien izena?
Etxeren baten izena ezagutzen duzue? Zer erran nahi du?
Ezagutzen duzue inor bere etxearen izenez deitzen zaiona?
Euskal Herriko etxeek berebiziko garrantzia dute eta izan dute gure kulturan; izan ere, etxeek herritarrei eman diete izena eta izana.
Ondoren, Ezkurrari buruz zer dakizuen ikusiko dugu:
Zer dakizue Ezkurrari buruz?
Han inoiz izan zarete?
Aurrezagutzak aktibatu ostean, gelan bideoa ikusiko dugu.
Bakarka, galdera hauei erantzunen diezue:
1- Hamarrendegia etxeak zergatik du izen hori?
2- Hamarrenak zer ziren?
3- Primiziak zer ziren?
4- Bukaeran aipatzen duen esaldia idatz ezazu:
5- Buruz ikasitako esaldia dela uste duzu? Zure erantzuna arrazoitu.
Bukatzean, denon artean zuzenduko dugu.
Ikusi dugun moduan, Hamarrendegia etxeak izen hori du garai batean Elizarendako hamarrenak bertan biltzen zirelako. Euskal Herrian berebiziko garrantzia dute etxeen izenek, eta hori landuko dugu unitate honetan. Horretarako, Paula Kasaresek Erabili.eus webgunean idatzitako artikulu hau irakurriko dugu.
Irakurriaren ulermena lantzeko eta gaiari buruz zer ikasi duzuen ikusteko, bikoteka, galdera hauei erantzunen diezue:
1- Zeren arabera paratzen ziren etxeen izenak? Pertsonekin lotutakoak azal itzazu:
2- Zeren arabera paratzen ziren etxeen izenak? Bertzelakoak azal itzazu:
3- Familia batzuek etxearen izena hartzen dute? Zure erantzuna arrazoitu:
4- Kulturari dagokionez, zer garrantzia dute etxe izenek?
5- Zer egiten ari dira etxeen izenak ez galtzeko?
6- Zer da oikonimia?
7- Antroponimiak zer ikertzen du?
8- Toponimiak zer aztertzen du?
Bukatzean, denon artean zuzenduko dugu.
Bigarren jardueran Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) ezagutuko duzue. Dena den, eta sarreran garbi azaltzen den bezala, bertan agertzen diren forma guztiak oraindik ez daude araututa. Datutegi horretan hiru atal bereizten dira:
-
Izenak: emakumezkoak, gizonezkoak eta sexu-markarik ez dutenak, epizenoak.
-
Deiturak edo abizenak.
-
Toponimia: leku-izenak.
Webgune hori ezagutzeko, zuen izen-abizenak bila ditzakezue, euskaraz nola diren edo zer erranahi duten ikusteko.
Gaia interesgarria iruditzen bazaizue, Ikasbilek dakarren Euskara eskoletan toponimia lantzeko proposamena ere hagitz interesgarria da eskolan lantzeko.
Bukatzeko, Toponimia zaharrari buruzko irratsaio hau ere gelan adi dezakegu eta horren inguruan hitz egin: zerk eman dizuen atentzio handien, zer ikasi duzuen…
Lau-sei laguneko taldeak egin eta zuen herriko edo auzoko etxeen izenak bilduko dituzue. Etxeen izenik ez dagoen tokiren batean bizi zaretenek, inguruko toki izenekin jarduera bera egin dezakezue.
Izenak bildu eta gero, horien jatorria eta izen osoa zein den bilatuko duzue. Horretarako, lehenbizi, zuen herrietan horrelako lanik egin ote den galdetu beharko duzue, sarean bilatu…
Lana errazteko asmoz, sarean dauden zenbait baliabide eskura paratu ditugu:
Jarraian ageri den loturan, erraterako, Euskaltzaindiak Onomastikaren inguruan argitaratutako liburuak PDFn daude, edonork deskargatzeko moduan.
Horrez gain, etxeen izenak biltzeko hainbat eskualdetan egindako lanak daude:
Nafarroako euskal oikonimia:
Nafarroako euskal oikonimiaz.pdf (Patxi Salaberri)1
Etxalarko etxeen izenak:
https://www.academia.edu/28208497/Etxalarko_etxeen_izenak.pdf
Erronkariko eta Gardeko etxeen izenak:
https://nabarralde.eus/roncal-sus-casas-y-el-uskara/
Erronkaribarko Etxe-izen Euskaldunak.pdf (Josune Aznarez Alkat)2
Baztango etxeen izenak3: http://www.erabili.eus/zer_berri/berriak/dokumentuak/2005/BaztangoTelefonoGida.pdf
Lesakako etxeen izenak: http://www.lesaka.net/wp-content/uploads/sites/16/2013/03/KALE-ZERRENDA.pdf
Aresoko etxeen izenak (18-23. or.): http://areso.eus/wp-content/uploads/2016/02/PanpanoZiri_02_web.pdf
Azkenik, herriko edo auzoko bilduma osatuko duzue eta, hori osatzeko, etxeei argazkia egin eta zuen bilduman txertatuko dituzue.
2 Googlen datu horiek paratuz gero, PDFa deskargatzeko aukera dago.
3 Paula Kasaresek dio Baztanen Baztango etxeen Telefono gidan, etxe izenak bitxikeria historikotzat baino, egun erabilgarria den baliabidetzat hartu dela, jendea etxearen izenez ezagutzen baita anitzetan.