- Deskribapen sekuentzia lantzea.
- Mintzamena lantzea.
Arbizu
Helburuak
Hasi baino lehen, Arbizu herriari buruz zer dakizuen ikusiko dugu:
Zer dakizue Arbizuri buruz?
Nafarroako mapan non kokatuko zenukete?
Han inoiz izan zarete?
Nola lor dezakegu informazio gehiago?
Arbizuri buruzko bideoa gelan proiektatuko dugu eta horren ondotik, ikusitakoaren inguruan ariko gara solasean. Lehenengo, talde handian ikusitakoa birpasatuko dugu, ideia nagusiak aipatu, sortu diren zalantzak guztion artean argitu eta deigarriak egin zaizkizuen elementuak aipatuko dituzue (euskalkiari buruz, hitz bereziren bat…).
Ondoren, talde txikietan banatu eta galdera hauei erantzunen diezue:
1- Berriemaleak errandakoaren arabera, Arbizu non dago?
2- Zer eskualdetan dago?
3- Zer mendi aipatzen ditu?
4- Iruñetik hurbil dago?
5- Zer eraikin dago berriemalearen etxe inguruan?
6- Zer eguraldi egiten du Arbizun?
7- Zein da hilabete hotzena?
8- Eskualdeko zuhaitz motak aipatzen ditu. Gutxienez hiru zerrenda itzazu:
Azkenik, berriz ere talde handian elkartu eta galderen erantzunak denon artean zuzenduko ditugu.
Helburua zuen herria ahoz deskribatzea denez, lehenbizi deskribapen hori prestatuko duzue. Horretarako, DBHn deskribapen testuak behin baino gehiagotan landu dituzuela kontuan hartuta, arbelean denon artean eskema osatuko dugu, oinarri gisa balia dezazuen.
Banaka zuen deskribapena prestatuko duzue eta, horren ondotik, bikotekideari aurkeztuko diozue lehenik, hark bere ekarpenak, oharrak eta zuzenketak egiteko. Gero, rolak aldatuko dituzue.
Saioa akitzeko, ikaskideak errandakoa aintzat hartuz, deskribapena osatuko duzue eta zuen herriaren, hiriaren edo eskualdearen deskribapena ahoz eginen duzue.