- Gaitasun komunikatiboa lantzea.
- Euskalkiak lantzea (Erdialdekoa)
- Blog batean iritzia ematea.
Artazuritzea
Helburuak
Orain kantatzera noan kanta kantatzen zen, bueno, pues igual orain dela… artazuritzea izaten zenean, artoak egiten zirenean. Baserrietan pues alorra, orduan pentsua gehiena eta erabiltzen zena zen artoa eta menudilloa eta pulpa.
Eta, klaro, artoa egiten zen asko eta nola izaten zen lan handia, pues biltzen zen jendea, auzo guztikoa eta herritik eta dena. O sea, zabaltzen zen berria: halako baserritan pues e… gaur artazuritzea omen da. Eta, orduan, jendea joaten zen artoa zuritzera eta igual arratsalde batean edo iluntzean, gehien izaten zen iluntzean. Eta orduan, pues e… denen artean egiten zuten lan guztia kasik. Eta, bazen kanta bat kantatzen zena garai hartan. Orain bada liburu bat, e… kanta hau, erdia heldu dena, eta gero, nonbait ere, pues hori, kantatzen zuten eta gero irakatsi zioten beste puska hori, ni kantatzera noana. Bueno, nik kantatuko dut dena. Osorik.
Eta, klaro, hau da, parte bat da pues neska bat igual bazuen, bazen susmoa neska bat eta mutil bat bazebiltzala edo ez zebiltzala, eta orduan, artazuritzean kantatzen zuten kanta hau eta egiten ziren aihertu eta, bueno, pues, batzuk lotsatzen ziren, beste batzuk ez ziren lotsatzen, ez zitzaien inporta eta, biño, kantatzearena da, oso polita da. Eta orduan, pues lotsatzen bazen, jartzen zen gorri-gorria eta ez bazen lotsatzen, pues, barre egiten zuen, besteek bezala. Baina askok, pues ohartzen ziren momentu horretan eta erabiltzen zuten asko, arto zuritzeetan behinik behin, kanta hau. Eta, artazuritzeak izaten ziren, pues bueno, festa bat, zeren askotan, etxe askotan akordeoiak eta dena izaten zituzten, eta dantza, eta afaria ere bai. Afari gisa pues ez dut esaten afari oso bat, baina gazta eta ogia, eta menbrilloa, eta intxaurrak ere bai eta, txori… bueno, orduan txorizoa ez zen erabiltzen, baina intxaurrak eta menbrilloak eta horiek ere bai. Eta, pasatzen zuten eta egiten zitzaien pues igual gaua berandu samar, eta hasi ziren pues ja laguntzen, mutilak neskei laguntzen, eta laguntzen zieten eta hasi zen eskandalu pixka bat. Eta bueno, gero ja… gero, artoak ere bukatu ziren eta arto zuritzea ere bai. Baina izaten zen, bueno! Festa handia artazuritzea. Lana ere bai, baina festa ere bai, eta oso ongi pasatzen zen. Ni ez nintzen ailegatu, auzoan pues igual e… baina hola, baserrietan eta ez, ez nintzen nire denboran… ni orduan oraindik umea nintzen eta ez nintzen ailegatu, baina akordatu nola egiten zen bai, akordatzen naiz. Eta urteak dira, e?
Eta artoak akitu zirelako, bukatu zirelako ja, artazuriketa ere bai, baina, aldi berean, esaten ari zinen bezala, pixka bat eskandalua egin zelako debekatu zen kanta.
Bai, pixka bat bai. Eta, mutilak eta neskak eta izaten ziren eta, badakizu, beti bezala. Eta igual lehenago gehiago orain baino. Orain libertate gehiago dago eta orduan, hola, ilunpetan eta… aproposa izaten baitzen horretarako. Baina, gero ja, artoak bukatu. Gero, badakizu, berri horiek hasi ziren eta pulpa eta menudilloa eta horiek bukatu ziren, eta artoak eta, ja aldatu egin zen gauza eta, ja gero ez zen izaten… ja azkenekoak… ba! izanen da igual berrogei urte. Bai.
Ja ez da kantatzen.
Ja ez da egiten.
Eta kanta hau ere ez da kantatzen ja.
Ez, ja artazuritzeak bukatzearekin kanta ere ahaztu zen. Bai. Baina nik e… Auñamendi… zerak, editorialak badauka liburu bat kanta zaharrekin eta hau heldu da eta, lehendabiziko estrofa bakarra. Eta orduan pentsatzen dut beste gaineko horiek egin zituela akoplatu lehendabiziko estrofan. Baina hori, bueno, ez dakit, besteetan ez dut aditu izan, hemen Leitzan asko, bai, arto zuritzerakoan.
Iraupena: 04:25
Gaiarekin hasi baino lehen, artazuritzea zer den dakiten galdetuko diegu. Zer den ez badakite, “arto zuritze” izenak zer iradokitzen dien galdetuko diegu. Ikasleen erantzunak baliatuz, zer den, noiz egiten zen, zertarako… azalduko dugu.
Ondoren, Leitzari buruz zer dakiten ikusiko dugu:
Zer dakizue Leitzari buruz?
Han inoiz izan zarete?
Leitzar ospetsuren bat ezagutzen duzue?
Aurrezagutzak aktibatuta, gaia kokatu ondotik, bideoa ikusiko dugu.
Bideoa ikusi eta gero, bikoteka galdera hauei erantzuteko eskatuko diegu ikasleei:
1- Nor elkartzen zen artoa zuritzera?
Auzoko eta herriko bizilagunak. Jende anitz biltzen zen.
2- Aziendei zer ematen zieten jateko? Grabazioan hiru gauza aipatzen dira, gutxienez bi zerrenda itzazu:
Artoa, menudilloa eta pulpa.
3- Nola pasatzen zuten ilunabarra? Hiru ezaugarri aipa itzazu.
Kantuan (batzuetan akordeoiarekin), ligatzen, afaltzen (gazta, intxaurrak, menbrilloa…), eta abar. Besta izaten zen.
4- Kantuan aritzen ziren?
Bai.
5- “Bentara noa, bentatik nator” kantuaren bertze estrofa bat daki. Zer dakizu estrofa horri buruz?
Neska-mutil batzuen arteko harremanari buruzkoa da. Neskaren izena eta gustuko duen mutilarena aipatzen direla dio.
Bukatzean, talde handian galderak zuzenduko ditugu.
Hurrengo jarduera Leitzako euskara lantzeko baliatuko dugu. Horretarako, lehenbizi Leitza mapan kokatu beharko dute gelako arbel digitalean.
Mediatekak grabazio bakoitzaren azpiko aldean zer euskalki edo azpieuskalki den azaltzen du eta mapa eskura paratzen du. Duen kokapenaren arabera, (Nafarroan, Gipuzkoarekin mugatzen) nongo hizkeraren eragina izaten ahal duen errateko eskatuko diegu ikasleei.
Ondoren, Leitzan inoiz egon badira, galdetuko diegu hango hizkeraren zer ezaugarrik ematen dien atentzio handien. Norbait han egon bada, edo han lagunak edo senitartekoak baditu, segur aski erranen du hitz bukaerako -e dela bereizgarrietako bat edota pesta, aparie… erraten dutela. Bi adibide horiek baliatuko ditugu euskalkiei buruz azalpenak emateko:
– a > e bilakatzen da aurreko silaban i edo u bokalak baldin badaude: aita > aite, gorria > gorrie, guzia > guzie…
Ezaugarri hori Hego Euskal Herrikoa da, beraz, Iparraldean ez dugu -e hori adituko.
- Euskara batuan f letra duten hitz anitz p-z ahoskatzen dira Leitzaldean: Pernando (Fernando), pesta (festa), aparie (afaria)…
Bi azalpen horiek jaso ondotik, berriz adituko dute bideoa eta ezaugarri horiek dituzten hitzak zerrendatuko dituzte:
– a > e: intxaurrek (intxaurrak), pentsue (pentsua), guzie (guztia), lan haundie (lan handia), mutil bet (mutil bat), liburu bet (liburu bat), gorri-gorrie (gorri-gorria)…
– f > p: aparie (afaria), pesta bat (festa bat)
Bigarren jarduera moduan, hausnarketa bultzatzeko asmoz, bideoan zeozer falta den galdetuko diegu ikasleei; izan ere, “Bentara noa, bentatik nator” kantuaz hitz egiten digu berriemaleak, berak ezagutzen duen bertze estrofa batez ere, baina bideoan ez du kantatzen.
Hortaz, kantu horri buruzko informazioa bilatzeko eskatuko diegu ikasleei. Zer bilatu behar duten argiago izan dezaten, ideia hauek eskura izanen dituzte:
1- Letra
Ikus daitekeen moduan, sarean bertsio bat baino gehiago topa ditzakegu:
Bentara noa
bentatik nator
bentan da nire gogoa
bentako arrosa krabelinetan
hartu dut amodioa.
Ez dakit zer dan neure maitea
ene aspaldiko bizia
gurina sutan oi dan bezala
urtu zait gorputz guztia.
Iturria: http://eu.musikazblai.com/herrikoiak/bentara-noa/
Bentara noa bentatik nator
Bentan dut nere gogoa
Ango arrosa krabeliñetan
Artu dut amorioa.
Ni ederretan zu galantetan
Nik ederretan gogoa
Ederretan den galantena da
Felisa presentekoa.
Ez dakit zer dan neure maitea
Ene aspaldiko bizia
Gurina sutan ai dan bezala
Urtu zait gorputz guzia.
Bentatik nator bentara noa
Bentan dut neure gogoa
Mosuan gerrian pikoa frango
Mosuan usain gozoa.
Iturria: https://www.badok.eus/euskal-musika/oskarbi/hitz-urri-batzuk/hitzak/8059-bentara-noa/
2- Berriemaleak aipatzen duen eta falta den estrofa nola bilatuko zenuke?
Mediatekan berriemalearen izen-deiturak eta herria paratuta, estrofa hori kantatzen ageri da berriemalea: https://www.mediateka.eus/eu/fitxategiak/79439/
3- Noren kantua da?
Areson bildu zuten, baina ez dakigu norena den, beraz, herrikoia izanen da segur aski.
4- Noizkoa da?
XIX. mendekoa da.
5- Nork jaso zuen?
Aita Donostiak eta Resurrección Maria Azkuek jaso zuten.
6- Zeri buruzko kantua da?
Amodioari buruzkoa.
7- Nork kantatzen du?
Ezagunena Mikel Laboaren bertsioa da, baina jende gehiagok ere kantatzen du, bertzeak bertze: Deloreanek, Sorozabalek…
Informazio iturriak:
- https://bdb.bertsozale.eus/web/doinutegia/view/1102-bentara-noa-bentatik-nator-i-bentati-nator-bentara-noa
- https://eu.wikipedia.org/wiki/Bentara_noa
Ondoren, lehenbizi, kantua adituko dugu (https://www.youtube.com/watch?v=ctsZIJ1znAw) eta gero, gazteendako blog batean kantuari buruzko iritzia emateko eskatuko diegu. Horretarako, testu mota hau lehenagotik landua duten arren, testuak behar dituen puntuak birpasatuko ditugu:
- Izenburua
- Sarrera
- Argudioak: zer gustatu zaien eta zer ez, zergatik
- Ondorioa
Hurrengo jarduera Leitzako euskara lantzeko baliatuko dugu. Horretarako, lehenbizi Leitza mapan jarri beharko dute gelako arbel digitalean.
Mediatekak grabazio bakoitzaren azpiko aldean zer euskalki edo azpieuskalki den azaltzen du eta mapa eskura paratzen du. Dagoen tokiaren arabera, (Nafarroan, Gipuzkoarekin mugatzen) nongo hizkeraren eragina izaten ahal duen errateko eskatuko diegu ikasleei.
Ondoren, Leitzan inoiz izan badira, galdetuko diegu hango hizkeraren zer ezaugarrik ematen dien arreta gehien. Norbait herrian izan bada, edo lagunak edo senitartekoak baditu, segur aski erranen du hitz bukaerako -e dela bereizgarrietako bat edota pesta, aparie… erraten dutela. Bi adibide horiek baliatuko ditugu euskalkiei buruz azalpenak emateko:
– a > e bilakatzen da aurreko silaban i edo u bokalak baldin badaude: aita > aite, gorria > gorrie, guzia > guzie…
Ezaugarri hori Hego Euskal Herrikoa da, beraz, Iparraldean ez dugu -e hori adituko.
- Euskara batuan f letra duten hitz anitz p-z ahoskatzen dira: Pernando (Fernando), pesta (festa), aparie (afaria)…
Bi azalpen horiek jaso ondotik, berriz adituko dute bideoa eta ezaugarri horiek dituzten hitzak zerrendatuko dituzte:
– a > e: intxaurrek (intxaurrak), pentsue (pentsua), guzie (guztia), lan haundie (lan handia), mutil bet (mutil bat), liburu bet (liburu bat), gorri-gorrie (gorri-gorria)…
– f > p: aparie (afaria), pesta bat (festa bat)
Bigarren jarduera moduan, hausnarketa bultzatzeko asmoz, bideoan zedozer falta den galdetuko diegu ikasleei; izan ere, “Bentara noa, bentatik nator” kantuaz hitz egiten digu berriemaleak, berak ezagutzen duen bertze estrofa batez batez ere, baina bideoan ez du kantatzen.
Hortaz, kantu horri buruzko informazioa bilatzeko eskatuko diegu ikasleei. Zer bilatu behar duten argiago izan dezaten, ideia hauek eskura izanen dituzte:
1- Letra
Ikus daitekeen moduan, sarean bertsio bat baino gehiago topa ditzakegu:
Bentara noa
bentatik nator
bentan da nire gogoa
bentako arrosa krabelinetan
hartu dut amodioa.
Ez dakit zer dan neure maitea
ene aspaldiko bizia
gurina sutan oi dan bezala
urtu zait gorputz guztia.
Iturria: http://eu.musikazblai.com/herrikoiak/bentara-noa/
Bentara noa bentatik nator
Bentan dut nere gogoa
Ango arrosa krabeliñetan
Artu dut amorioa.
Ni ederretan zu galantetan
Nik ederretan gogoa
Ederretan den galantena da
Felisa presentekoa.
Ez dakit zer dan neure maitea
Ene aspaldiko bizia
Gurina sutan ai dan bezala
Urtu zait gorputz guzia.
Bentatik nator bentara noa
Bentan dut neure gogoa
Mosuan gerrian pikoa frango
Mosuan usain gozoa.
Iturria: https://www.badok.eus/euskal-musika/oskarbi/hitz-urri-batzuk/hitzak/8059-bentara-noa/
2- Berriemaleak aipatzen duen eta falta den estrofa nola bilatuko zenuke?
Mediatekan berriemalearen izen-deiturak eta herria paratuta, estrofa hori kantatzen ageri da berriemalea: https://www.mediateka.eus/eu/fitxategiak/79439/
3- Noren kantua da?
Areson bildu zuten, baina ez dakigu norena den, beraz, herrikoia izanen da segur aski.
4- Noizkoa da?
XIX. mendekoa da.
5- Nork jaso zuen?
Aita Donostiak eta Resurrección Maria Azkuek jaso zuten.
6- Zeri buruzko kantua da?
Amodiozkoari buruzkoa.
7- Nork kantatzen du?
Ezagunena Mikel Laboaren bertsioa da, baina gehiagok ere kantatzen dute, bertzeak bertze: Deloreanek, Sorozabalek…
Informazio iturriak:
- https://bdb.bertsozale.eus/web/doinutegia/view/1102-bentara-noa-bentatik-nator-i-bentati-nator-bentara-noa
- https://eu.wikipedia.org/wiki/Bentara_noa
Ondoren, lehenbizi, kantua adituko dugu (https://www.youtube.com/watch?v=ctsZIJ1znAw) eta gero, gazteendako blog batean kantuari buruzko iritzia emateko eskatuko diegu. Horretarako, testu mota hau lehenagotik landua duten arren, testuak behar dituen puntuak birpasatuko ditugu:
- Izenburua
- Sarrera
- Argudioak: zer gustatu zaien eta zer ez, zergatik
- Ondorioa
Bukatzeko, kantuari buruz ikasi dutena laburbiltzeko eta beren iritzia emateko asmoz, blog baterako iritzi testu bat idatz dezaten eskatuko diegu.