Artilea

Maila: DBH 1 eta 2

Herria: Gaintza

Iraupena: Lau saio

Irakasgaia: Euskal Hizkuntza eta Literatura

Helburuak

  • Gaitasun komunikatiboa lantzea.
  • Nafarroako ondare kulturalaren eta sozialaren berri izan eta lantzea.
  • Diaporama baten bidez azalpen bat egitea.

Iraupena: 04:06

Hasi baino lehen, artilea egiteko prozesuari buruz hitz eginen dugu denon artean:

Artilea nola egiten da?

Noizbait ikusi duzue artilea egiten?

Prozesua inoiz ikusi ez baduzue ere, ardiari ilea moztu ondotik zer egin daiteke?

Gaiari buruzko aurrezagutzak aktibatu ostean, galdera hauek baliatuz, berriemalearen herriari buruz zer dakizuen ikusiko dugu:

Zer dakizue Gaintzari buruz?

Nafarroako mapan non kokatuko zenukete?

Han inoiz izan zarete?

Araitz non dagoen edo zer den al dakizue?

Gelako arbel digitalaren laguntzaz, Gaintza mapan kokatuko dugu. Hortik abiatuta, hau da, kokapenari begiratuta, nongo hizkeraren eragina izan dezakeen pentsatuko dugu.

Horren inguruan solastatu eta gero, 2005ean bildutako grabazio bat ikusiko dugu.

Menua