- Nafarroako ondare kulturalaren eta sozialaren berri izan eta lantzea.
- Biografia bat egitea.
Bertsolariak mirestu
Helburuak
Gaiari buruz zer dakiten ikusteko, denon artean ahoz galdera hauei erantzunen diegu:
Zer dakizu bertsolaritzaz?
Bertsorik bota edo idatzi al duzu inoiz?
Eta rapik?
Galdera horiei denon artean ahoz erantzun eta gero, tokiari buruzko aurrezagutzak aktibatuko ditugu eta, horretarako, lehenbizi, Errazkini buruz zer dakizuen ikusiko dugu:
Zer dakizue Errazkini buruz?
Han inoiz izan zarete?
Jarraian, bideoa proiektatuko dugu gelan.
Banaka galderei erantzunen diezue:
1- Berriemalearen ustez, bertsolariek zergatik dute meritua?
2- Berriemaleak zer zailtasun izaten du bertso zaharrekin?
3- Berriemaleak zerekin konparatzen du bertsolarien prestakuntza? Zure erantzuna arrazoitu:
4- Zer alde dago berriemalek aipatzen dituen bi bertso moten artean?
Bukatzean, denon artean zuzenduko dugu.
Gaztezuloko artikulu honetan raparen eta bertsolaritzaren arteko antzekotasunak eta aldeak aipatzen dira. Denon artean irakurriko dugu ozenki eta horren ondotik, binaka honako taula beteko duzue:
-
Ezaugarriak
Bertsoa
Rapa
Bat-batekotasuna Elkarren artean lehiatzeko erabili, ikusteko nor gailenduko den. Errima du. Neurriak zurrunak dira. Kronika soziala egiteko balio du. Kritikatzeko balio du.
1986ko Euskal Herriko Txapelketa Nagusian Andoni Egañak eta Anjel Mari Peñagarikanok botatako bertsoa musikatu zuen Negu Gorriak taldeak. Garai hartan iraultzailea izan zen Fermin Muguruzaren taldeak egindako bertsioa, amonaren eta gaztearen arteko elkarrizketan, gaztearen zatia rapeatzen eman baitzuten. Jarraian, Bertso Hop kantua adituko dugu eta hutsuneak beteko dituzue:
Gaia: Peñagarikanok gaur egundoko parranda egin du. Eta etxera etortzean, emaztearen ohean sartu ordez, Egaña, amonaren ohean sartu zara.
1. Egaña (amona)
__________________ korrozka,
bestetik errena,
ohia okupatu du
hori da __________________,
ez da pinta kabala
honek dakarrena,
__________________ gabe
ohean barrena,
pixkat gutxio __________________
ezazu hurrena. (bis)
2. Peñagarikano (gaztea)
Gaur __________________ jo ta ke
hor dabil gizona,
lehenen pasilloa jo
ta gero komona,
uste nuen hau zala
nik nere __________________,
laztantzen hasi naiz ta
ez da horren ona,
__________________ nator eta
barkatu amona. (bis)
3. Egaña (amona)
Ez diot txartzat hartu
__________________ hastea,
nahiz oraindik ez egon
holako gaztea,
ez da gauza ederra
buru eskastea,
hari __________________ behar
holako trastea,
martiri bihurtu du
bere __________________. (bis)
4. Peñagarikano (gaztea)
Nun ibili naizen ni
esan det __________________,
amonaren ondoan
ederki ez nago,
izan ere edan det
horrenbeste __________________,
gutxienez bazitun
hoitazazpi grado,
__________________ egin behar det eta
oñala nun dago? (bis)
5. Egaña (amona)
Ohean sartu zaigu
kolpera onduan,
lapur gaizto ta __________________
hoietxen moduan,
pixa egin ezazu
toki seguruan;
__________________ banatzeko
hemen inguruan,
poltsa __________________
joko det buruan. (bis)
6. Peñagarikano (gaztea)
Poltsa beroarekin
hortxe jo nau __________________!
Ni ez naiz lotsatuko
egia __________________,
amonan errezoa
__________________ izan da:
«Requiem est domine
virgo beneranda»,
gehio ez naiz etorriko
amona __________________. (bis)
Bukatzean, denon artean zuzenduko dugu eta, hori egin ostean, komentatuko dugu bertsoa gustatu zaizuen, ongi ulertu duzuen, zerk eman dizuen atentzioa…
Bertso Hopi buruz gehiago jakin nahi izanez gero, erraterako, nola bururatu zitzaien bertso horiek rapeatuz musikatzea, bertsoikasgelaren webgunera jo dezakegu.
Raparen inguruan gehiago sakontzeko, aldiz, Bertsolari aldizkariko elkarrizketa hau baliatzen ahal dugu.
Bertsolaritzaz eta rapaz aritu garenez, bikoteka bertsolari edo rapero bati buruzko biografia bat eginen duzue.
Horretarako, biografia ereduak irakurriko dituzue, jakin dezazuen nolako testua sortu behar duzuen. Hori bukatutakoan, binaka pertsona bat aukeratu eta berari buruzko informazioa bilatuko duzue lehenik. Kontuan izan hautatutako pertsona hori sortu zenetik gaurdaino edo hil arteraino dagoen informazio nabarmenena agertu behar dela.
Hauek dira eskatuko zaizkizuen gutxienekoak:
-
Azala (Izenburua, zuen izen-abizenak, taldea eta data)
-
Aurkibidea
-
Izenburua
-
Argazkia
-
Non eta noiz sortu eta hil zen.
-
Zer egin duen.
-
Erabilitako informazio iturriak