Emaginak eta garai bateko erditzeak / Euskalkiak

Maila: DBH 3 eta 4

Herria: Arbizu

Iraupena: Bortz saio

Irakasgaia: Euskal Hizkuntza eta Literatura

Helburuak

  • Nafarroako ondare kulturalaren eta sozialaren berri izan eta lantzea.
  • Euskalkiak lantzea (Goi Nafarrera – Hego sartaldea)

Iraupena: 01:40

Lehenbizi, garai bateko erditzeei buruz zer dakizuen ikusiko dugu:

Garai batean haurrak non jaiotzen ziren?

Etxean haurrak jaiotzen zirenean, nork laguntzen zuen?

Zer dira emaginak?

Horrelakorik aditu duzue inoiz?

Ondotik, Arbizu edota Sakanari eta bertako euskarari buruzko aurrezagutzak aktibatuko ditugu, horrek lagunduko baitigu egin beharreko lana egokitzen, jakinen dugulako nondik abiatu behar dugun.

Arbizu Nafarroako mapan non kokatuko zenukete?

Sakana non dago?

Sakanako euskara noizbait aditu duzue?

Sakanako euskararen zer ezaugarri nabarmenduko zenukete?

Menua