Erlauntzak

Maila: DBH 3 eta 4

Herria: Sunbilla

Iraupena: Bortz saio

Irakasgaia: Euskal Hizkuntza eta Literatura

Helburuak

  • Nafarroako ondare kulturalaren eta sozialaren berri izan eta lantzea.
  • Zuzentzaileak erabiltzen ikastea.
  • Azalpen testu bat egitea.

Iraupena: 03:49

Hasi baino lehen, erleei buruz zer dakizuen ikusiko dugu:

Zer dakizue erleei buruz?

Non egoten dira?

Zenbat erle mota dago?

Garrantzitsuak dira?

Nola egiten da eztia?

Gaiari buruzko aurrezagutzak aktibatu ondotik, Sunbillari buruz hitz eginen dugu:

Zer dakizue Sunbillari buruz?

Nafarroako mapan non kokatuko zenukete?

Han inoiz izan zarete?

Gelako arbel digitalaren laguntzaz, Sunbilla mapan kokatuko dugu. Kokapenari begiratuta, bertako euskararen ezaugarriren bat ezagutzen edo gogoratzen duzue?

Galderei denon artean erantzun ondoren, 2002an bildutako grabazio bat ikusiko dugu.

Menua