Erlauntzak

Maila: DBH 3 eta 4

Herria: Sunbilla

Iraupena: Bortz saio

Irakasgaia: Euskal Hizkuntza eta Literatura

Helburuak

  • Nafarroako ondare kulturalaren eta sozialaren berri izan eta lantzea.
  • Zuzentzaileak erabiltzen ikastea.
  • Azalpen testu bat egitea.
Transkripzioa

Eustakio, erlauntza hauek nola egiten dira? Zertarako dira eta…?

Hauek, erleentzako.

Erleentzako, baina zer?

Hauek gaztaina zerak dira, gaztaina zarakak zertu eta lehertu, gero apaindu, eta zorroztu eta hau, berriz, egiten dut taula batekin, konpasarekin zirkunferentzia atera eta gero medidan zuloa egin eta, gero, hau goiko buruskotarako izaten da, hau goiandako eta bertze hau, berriz, zimitza bezala, saskigileek nola egiten zituzten lehenago saskiak? Ez duzue jakingo zuek nola egiten zuten? Pues hau… holaxe, holaxe sartzen da, horra.

Eta gero hauetan egiten genituen erlea jarri. Ez zuten eztirik egiten. Gutxi egiten zuten gutxi, ez baitzuten eta tokirik erleek eztia egiteko, nahi zutena hainbat.

Zergatik ez?

Ba! Txikiak zirelako. Orain ja kajoiak dira, tablazkoak, eta horietan askoz gehiago egiten dute. Osea, etxeak ongi prestatuak baitira bada. Gero beraska artifizialak badira eta sartzen dizkiote, eta orain beraiek egin behar baitute lan guztia, erleek.

Gaztaina paratu horri eta gero zer paratzen zaio?

Gaztainazkoak dira hauek, zera hauek, ziri hauek. Gaztaina zarakak moztu, gero lehertu eta, gero apaindu eta marrusketa deitzen diogun katxarro horrekin apaindu eta egin genituen guk hauek.

Eta gero, aihenarekin, ez? Sarea egiten da?

Aihen zuria.

Zuria zergatik? Beltzak ez du balio?

Ez, beltza ez da ona, aihen betza bada, baina ez da ona hori.

Zergatik ez?

Gogorra baita; biguna behar du horretarako, oso biguna behar du.

Eta zer, hartzen da… begiratzen zaio ilargiari aihena hartzeko edo?

Ez, ez, ez, ez, ezer ez, ezer ez. Edozein garaitan moztuta ekartzen genuen guk hori.

Eta zer, hartu behar da eta berdetan egin edo utzi behar da idortzera edo…?

Ez, ez, ez, ez, ez. Ahalik eta berdeena askoz hobe. Osea, honek hesi hau egiteko domatu egin behar baitugu hau, zumea bezala, biguna behar baitu. Pues horra! Begira. Hauxe da.

Eta hor beraska nola egiten da? Alde batetik bertzera edo nola egiten da? Kajoietan…

Bai, beraiek egiten duten hori, e? Erleen beraien lana da hori, e? Ikusi al duzu erleen beraska?

Bai, puska txikiak bakarra.

Bai?

Eztia kendu eta gero…

Bada, pues nik ekarriko dizut oraintxe. Itxoin momentu bat, ekarriko dizut. Hauek hondatuxeak edo hildako erle batenak dira, baina hauxe da erlearen beraska.

Eta non egiten dute erleek…?

Hemen egiten dute eztia, bai, hementxe. Hona, begira. Hauek erle hildako baten zerak dira, hondatuxeak dira, baina hona, hauxe da erleak egin duen lana.

Eta eztia egiteko? Nola egiten da?

Hemen, hemen egiten dute, zulo hauetan. Hemen jartzen dute. Beraiek egiten dute lana dena. Beraiek, beraiek. Ez dute inoren beharrik erleek.

Eta zuk aprobetxatzeko nola egiten duzu? Hori, beraska hori hartu eta zer?

Hau, kuadro hauek kentzen zaizkio eta gero eztia kendu hauei eta berriz… berriz jarri.

Osea, badira erle erreginak….? Erlamand…

Erregina, bat izaten dute.

Eta gero zer klase gehiago, hola?

Ba! Gero bertze… bada erle arra edo erlamandoa deitzen dioguna. Hura… hura alferra da, horrek ez du lanik egiten. Eta lanekoa, berriz, hori txiki hori, ausiki, hozka egiten duen hori. Erle ar horiek ez dute hozkarik egiten, e? Ez dute eztenik horiek.

Gurutzea egiten genion guk, arbolan harrapatu mendian, hemen lehen haritz zaharrak asko baitziren bada, hola trasmox zahar horietatik eta haien barneko zuloan erleek bilatzen zuten etxea. Hemen Asurkoan edo deitzen… erreka hortik makina bat ekarri izan dugu guk erlea. Ui, ui, ui! Bai, arbola zahar horiek denak bota zituzten. Orain Bertizkoan bakarrik daude arbola zaharrak, bertze gainerakoan denak bota dira.

Eta gurutzea egin eta noiz joaten zineten erleak hartzera edo nola hartzen zenuten erlea?

Bai, gurutze hori izaten zen seinalea bila… harrap… jabea bazuela, harrapatua zela. Gurutzea labanarekin egiten genion egurrean. Labanarekin. Pues hura zen seinalea erle hura harrapatua zela. Ez baldin bazuen gurutzerik, pues hura harrapatzen zuenarena orduan, gurea edo lehenbiziko ailegatzen zenarena. Eta hark gurutzea egiten zion, e?

Eta gero badira halako ohitura batzuk, igual erlea harrapatu mendian eta “Bertan, bertan, Maria!” eta zer zen hori?

Hori erlekumea hartzeko egiten zen. Gure amak zenak erraten zuen etxean norbait hiltzen bazen, erletara joan eta makilarekin kus-kus jo hiru aldiz eta “Argizaria egin, nagusia hil da edo familiakoa hil da” adierazten omen zioten erleari. Ez dakit erleek aditzen zuten! Bueno, lehen gaur baino askoz fede gehiago zen, e? Gaur sinesmena galdu dugu.

Saldu ez dakit nik, lehenago ez, ez zirela egiten erraten zuten, saldu eta ez zela suerterik izat… zerbaiten alde trukatu, osea, kanbioa egin. Nik zer erranen dizut bada? Erleen aldera bertze zerbait eman. Gaur, berriz, saldu egiten izan behar dute diru aldera igual. Ez dakit, ez dakit nik nola den nik hori. Baina lehenago ez, e?

Eta eztia posible al zen saltzea?

Eztia bai, bai, bai. Eztia bai. Baina erlea ez, e? Erlea saldu ez, zerbaiten aldera truk egin.

 

Lurra…?

Hau gero honi. Baina honek ez baitzion idorra egina, honek… bustitzen baitzen bada, baina idorra egiteko paratzen genion gaztaina egur zahar batzuk, holaxe, bueltan-bueltan denean. Eta gero goian balde bat sartuko zen goiti buruz behera. Non dut nik balde bat hemen? Ez dut, nonbait hor zaharren bat. Eta harekin edukitzen zuten idorra. Klaro, bertzela doike hau egiten genuen gero behi kaka, gisua eta lurrarekin masa egin eta eskuarekin zartatu.

Gisuarekin ere bai?

Bai, gisu bizi pix-pixka bat. Ba! Usain ona hartzen zuen, e? Hagitz ona, e? Edozeinek erranen du, baina behi kakak zer usain ona hartzen zuen gero, e? Idortzen, hau idortzen baitzen bada.

Hara, Aranibarrek egiten dituen modukoa, erlauntza klase hori. Horrek badu meritu gehiago, e? Hori artista, hagitz artista behar du izan hori egiteko. Nik eginen nuke hartuz gero, baina ez dut astirik, ez, ez. Gainera, egur aproposa behar da horretarako. Gaia espresa behar da.

Nola du izena beheitiko harri horrek edo?

Hau losa bat izaten genuen guk, jartzen geniona. Ateratzen zen hori, aitzurrarekin eta irekita.

Baina erran duzu izen bat?

Mahaia, erle-maila. Erlearen mahaia.

Eta zertarako erabiltzen zen?

Hau e… erlauntza gainean jartzeko. Honetxen gainean paratu erlauntza hau eta erlea hortxe sartzen zen. Erleen mahaia deitzen zioten.

Ja ari zara erlauntza akitzen eta nola bukatzen da? Azkeneko aihen horrekin zer egiten duzu? Josi pixka bat?

Bai, hau ez mugitzeko beheiti. Hara, holaxe egiten nuen nik azkenean mehe-mehe batekin.

Eta hori zer da, ez mugitzeko, ez? Eustakio?

Bai, hesia beheiti ez etortzeko. Hau, galtzari nola ematen zaio, beheko petralari? Josten diote jostunek, gisa hartara. Maindireak eta hola zurzitzen zaizkio.

Pues horra, bukatu dut.

Bai, honek behar du gainetik zartatu, gisua, lurra, eta behi kakak nahastu elkarri eta oratu fuerte eta gero hura eskuekin, gainetik igeltseroak pareta zartatzen duen bezala. Zartatu, igeltsero guztiek zartatzen dute, paletekin, guk eskuekin berriz. Horra.

Gero honi sartzen genion gurutzea, eztia noraino kendu. Barrenean. Esperatu momentu bat. Hemen gurutze bat sartzen genion gero. Bada, osea, handik goitikoa berak jateko eta hemendik beheitikoa kentzeko. Pues horra, hau gurutze hau, hemendik goitiko eztia, hemendik goitiko eztia erleak beretako eta hemendik beheiti, berriz, kendu egiten genion.

Kaiku egileek nola izaten duten kaikuari barrena ateratzeko holako katxarro bat, harekin, halako batekin ateratzen genion. Erlauntza, hola okertu, bai, ez dakit nol duen, arra… atzendu zait, ez dakit nola duen. Hola zerean paratu eta egin… kentzen zitzaizkion beraska zerak. Sentido honetan egina izaten zuten barrenean.

Baina kaja horri… hau gabe, ez?

Ez, hau bertze erlauntzarena da.

Oso polita, e?

Ez duzu eraman nahi?

Iraupena: 03:49

Hasi baino lehen, erleei buruz zer dakiten galdetuko diegu:

Zer dakizue erleei buruz?

Non egoten dira?

Zenbat erle mota dago?

Garrantzitsuak dira?

Nola egiten da eztia?

Gaiari buruzko aurrezagutzak aktibatu ondotik, Sunbillari buruz zer dakiten ikusiko dugu:

Zer dakizue Sunbillari buruz?

Nafarroako mapan non kokatuko zenukete?

Han inoiz izan zarete?

Sunbilla Baztan-Bidasoan dago eta Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Malerreka ibarrekoa. Iruñetik iparraldera joanez gero, 56 kilometrora dago.

Gelako arbel digitalaren laguntzaz, Sunbilla mapan kokatuko dugu. Kokapenari begiratuta, Baztan-Bidasoan dagoenez, bertako euskararen ezaugarriren bat ezagutzen edo gogoratzen duten galdetuko diegu.

Erantzun posibleak:

  • erran, bertze, anitz
  • geroaldian: izanen, emanen, joanen
  • oso beharrean: arrunt, hagitz

Ikasleek dakitena birgogoratu eta gero, 2002an bildutako grabazio bat ikusiko dugula erranen diegu.

Menua