- Nafarroako ondare kulturalaren eta sozialaren berri izan eta lantzea.
- Albiste bat egitea bideoan aditutakoan oinarrituz.
- Onomatopeiak lantzea.
Errege bezpera
Helburuak
Hasi baino lehen, gaiari buruzko aurrezagutzak aktibatuko ditugu:
Zer egiten da/zen errege bezperan?
Joareak eta txintxarriak zer dira?
Galdera horiei denon artean ahoz erantzun eta gero, tokiari buruzko aurrezagutzak aktibatuko ditugu eta, horretarako, lehenbizi, Arraratsi buruz zer dakizuen ikusiko dugu:
Zer dakizue Arraratsi buruz?
Han inoiz izan zarete?
Aurrezagutzak aktibatuta gaia kokatu ondotik, bideoa proiektatuko dugu.
1- Mutiko txikiek soinean zer jartzen zuten?
2- Nola paratzen zituzten soinean?
3- Non barna ibiltzen ziren mutiko txikiak?
4- Etxe bakoitzean behin kantatzen zuten? Zure erantzuna arrazoitu.
5- Txikitxoei nola zirikatzen zitzaien?
6- Zer erran nahi du berriemaleak “majo izaten zen hori!” hitzekin?
7- Mutiko handiagoek ere txintxarriak paratzen zituzten? Zure erantzuna arrazoitu.
8- Joareek zer soinu egiten zuten adierazteko, zer onomatopeia erabiltzen du?
9- Bukaeran aipatzen du txikia zenean zeri begiratzen zion. Azal ezazu.
Bukatzean, denon artean ahoz zuzenduko dugu.
Berriemaleak, joareen soinua adierazteko, zanpa onomatopeia erabiltzen du. Jarraian, koadroan dauden onomatopeia hauek zertarako erabiltzen diren erran behar duzue:
-
Txin-txin Taup-taup
Kukurruku
Mauka-mauka
Ulu
Kas-kas
Bolo-bolo
Ttipi-ttapa
Kurrin-kurrin
Kar-kar
Danga-danga
Tarrat
Turrut
Dir-dir
Plisti-plasta
Bor-bor
Mara-mara
Erranahia |
Onomatopeia |
Irri egin | |
Uretan ibili | |
Oinez ibili, poliki ibili | |
Distira baten soinua | |
Puzkerraren soinua | |
Oihal bat haustean egiten den hotsa | |
Zerriak egiten duen hotsa | |
Oilarrak egiten duen hotsa | |
Otsoak egiten duen hotsa | |
Bihotzaren taupaden hotsa | |
Jan | |
Diruaren hotsa | |
Irakin | |
Ahoz ahoz ibili | |
Atea jo | |
Edan | |
Elur anitz ari duenean |
Onomatopeiak landu eta gero, bigarren egitekoari helduko diogu. Horretarako, albistea zertan datzan irakurriko dugu lehenik:
Albistea gertaera bati lotutako berria da, zer gertatu den azaltzeko, nondik norakoak azaltzen dituena. Kazetaritza klasikoan, honako galdera hauei erantzun ohi die albisteak: nor(k), zer, non, noiz eta zergatik. Batzuetan, baita nola galderari ere.
Gaur egun, ordea, ez da ezinbertzekoa beti-beti galdera horiei erantzutea, izan ere, gerta liteke bertze galdera batzuei ere erantzun behar izatea, mamia emateko: noren arabera, zertarako, zenbat…
Egitura lantzeko, lehenbizi, Interneteko edozein albiste hartu eta denon artean ahoz atzemandako ezaugarriak aipatuko ditugu. Hori egin eta gero, ikusitako atalak azpimarratuta dituen webgune honetako hiru adibide ikusiko ditugu.
Azkenik, orain arte ikusitakoa birpasatuko dugu eskema honen bidez:
Izenburua edo titularra
(letra handiagoz eta letra beltzez)
Data eta nork idatzi duen
(letra txikiz, ezkerrean)
Azpititulua
Testuko ideia nagusia biltzen du. Letra beltzez ematen da.
Gorputza
Nor(k), zer, non, noiz, zergatik eta nola azaltzen da, garrantzitsuenetik hasita.
Argazkia
Argazki oinean azaltzen da zer agertzen den argazkian eta argazkia nork egin duen. Letra txikiagoz.
Horrez gain, ez ahaztu:
- Datu zehatzak eman
- 3. pertsonan idatzi
- Ez eman iritzirik
Albisteen ezaugarriak eta egitura landu ondotik, bikoteka, bideoan ikusitakoa albiste bihurtuko duzue. Idatzi eta gero, zuen albistea gelakideei irakurriko diezue.