- Nafarroako ondare kulturalaren eta sozialaren berri izan eta lantzea.
- Erregistroei buruz taldeka ikertu eta denen aurrean ikasitakoa azaltzea.
Erregistroak
Helburuak
Gaiarekin hasi baino lehen, erregistroei buruz zer dakizuen ikusiko dugu.
-
Euskaraz, modu berean hitz egiten diegu pertsona ezagunei eta ezezagunei?
-
Ezagun guztiekin era berean solastatzen gara? Aitatxi-amatxiak, gurasoak, bizilagunak, lagunakā¦
-
Zukaz gain, mintzatzeko bertze modurik ezagutzen duzue? Zein?
Ondoren, Errazkin kokatzeko, honako galderei erantzunen diegu:
Zer dakizue Errazkini buruz?
Han inoiz izan zarete?
Aurrezagutzak aktibatuta gaia kokatu ondotik, bideoa ikusiko dugu.
Bideoa ikusi eta gero, bikoteka galdera hauei erantzunen diezue:
1- Hitz egiteko zenbat erregistro aipatzen ditu? Zerrenda itzazu:
2- Norbera baino zaharragoak diren pertsonekin nola egin behar da?
3- Konfiantzazko jende guztiarekin hiketan egin daiteke?
4- Gurasoek nola egiten zieten?
5- Haiek nola egiten zieten gurasoei?
6- Apaizari nola hitz egiten zitzaion?
Bukatzean, denon artean ahoz zuzenduko dugu.
Hasi baino lehen, hainbat iturritatik bildutako informazioa baliatuko dugu euskarazko erregistroak zer diren azaltzeko. Lan hori taldeka eginen duzue, gero gelakideei azaltzeko. Guztira lau talde sortuko ditugu gelan eta bakoitzak egiteko jakin bat izanen du, ikertu, aztertu eta laburtzeko.
-
taldea:
Euskararen tratamenduak zein diren azalduko duzue: hitanoa, beroriketa, eztabadakoa edo neutroa. Ekialdeko zuka eta xuka alokutiboak ere labur aipatuko dituzte. Horretarako, sarean dagoen informazioa bilatuko duzue:
https://www.ehu.eus/seg/gizt/5/1
-
taldea:
Hitanoa zertan datzan azalduko duzue: toka eta noka zer diren eta nola egiten diren. Adibideak ere gehituko dituzue. Horretarako, sarean dagoen informazioa aztertuko duzue:
https://www.ehu.eus/seg/gizt/5/1/1
-
taldea:
Hika noiz erabiltzen den azalduko duzue, erabilera okerrak zein diren. Horretarako, sareak eskaintzen digun informazioa irakurriko duzue:
http://www.erabili.eus/zer_berri/galdezka/1054829294
https://eu.wikipedia.org/wiki/Hitano
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2091/berorrek-nahi-baduzu-egingo-yau/inprimatu
-
taldea:
Nokaren galeraz hitz eginen duzue. Zer mugimendu dagoen gaur egun berreskuratzeko. Horretarako, sarean dagoen informazioa bilatuko duzue:
https://www.argia.eus/multimedia/erreportajeak/nokaren-galera
https://www.hitanoaz.eus/copia-de-hitanoari-buruz-komunikabi
Talde bakoitzak landutako zatia gelakideei azalduko die. Azalpen guztiekin bukatzean, https://eu.wikipedia.org/wiki/Hitano helbidean eskuineko aldean ageri den Ahotsak proiektuko bideoa proiektatuko dugu gelan.
Ondoren, denon artean gaiari buruz hitz eginen dugu, zer ikasi duzuen eta zer iruditu zaizuen jakiteko.