Erregistroak

Maila: DBH 3 eta 4

Herria: Errazkin

Iraupena: Hiru saio

Irakasgaia: Euskal Hizkuntza eta Literatura

Helburuak

  • Nafarroako ondare kulturalaren eta sozialaren berri izan eta lantzea.
  • Erregistroei buruz taldeka ikertu eta denen aurrean ikasitakoa azaltzea.
Transkripzioa

Jende zaharragoarekin zuketan, baina etxean senideen tartean dena hiketan, bai, bai.

Eta seme-alabekin?

Bai, bai.

Guk beraiei zuketan, baina beraiek guri hiketan.

Eta zure gurasoekin, orduan, zuketan?

Bai, bai. Bai.

Eta apezarekin eta…?

Harekin beroriketan.

Bai, beroriketan harekin. Bai, bai. Orduan begirune gogorra!

Iraupena: 0:33

Gaiarekin hasi baino lehen, erregistroei buruz zer dakiten ikusiko dugu.

  • Euskaraz, modu berean hitz egiten diegu pertsona ezagunei eta ezezagunei?
  • Ezagun guztiekin era berean solastatzen gara? Aitatxi-amatxiak, gurasoak, bizilagunak, lagunak…
  • Zukaz gain, mintzatzeko bertze modurik ezagutzen duzue? Zein?

Ondoren, Errazkin kokatzeko, honako galderei erantzunen diegu:

Zer dakizue Errazkini buruz?

Han inoiz izan zarete?

Errazkin Larraungo (Nafarroa Garaia) kontzejuetako bat da eta errepidez joanez gero, iruñetik 46 kilometrora dago.

Menua