- Nafarroako ondare kulturalaren eta sozialaren berri izan eta lantzea.
- Emotikonoen bidez esaera zaharrak irudikatzea.
- Esaera zaharren bilduma osatzea, bertze hizkuntzetako ordezkoekin eta irudiekin.
Esaera zaharrak / Eguraldia igartzeko sinesmenak / Ortzadarra
Helburuak
Hasi baino lehen, gaiari buruzko aurrezagutzak aktibatuko ditugu eta, horretarako, esaera zaharrik ezagutzen duzuen ikusiko dugu.
Ondoren, eguraldia igartzeko bertzelako sinesmenik ezagutzen duzuen erranen duzue.
Jarraian, Erratzuri buruz zer dakizuen ikusiko dugu:
Zer dakizue Erratzuri buruz?
Han inoiz izan zarete?
Aurrezagutzetan solastatutakoa aitzakiatzat hartuta, Mediatekako pasartea proiektatuko dugu ikasgelan.
Bikoteka, galdera hauei erantzunen diezue:
1- Zeruaren kolore gorriarekin bi esaera zahar aipatzen ditu. Aipa itzazu eta erranahia azaldu.
2- Izarrei begiratuta, eguraldia igartzeko sinesmen bat aipatzen du. Zertan datza?
3- Izarren multzoek edo konstelazioek izenak dituzte eta berriemaleak bi ezagutzen ditu. Erran nola duten izena eta deskriba itzazu:
4- Ortzadarrari nola deitzen dio?
5- Berriemalearen ustez, ortzadarraren bi muturrak non egoten dira?
6- Belarrak egiten ari zirela, gizon batek “Santiagoren zubia” deitzen zion ortzadar okertuari. Zer gertatzen zen hori ikustean?
Talde handian, denon artean zuzenduko dugu.
Lehendabizi, esaera zaharren inguruan ariketa bat eginen dugu. Izan ere, euskal erranairu batzuk berritu ditu norbaitek eta WhatsApp bidez batetik bertzera ibili dira. Binaka, emotikonoen bidez adierazita dauden euskal esaera zahar hauek nola diren asmatu beharko duzue:
Zenbakia |
Esaera zaharra |
Gustuko lekuan, aldaparik ez. | |
A zer parea, karakola eta barea. | |
Eguzkia eta euria, erromako zubia. | |
Kaka aipatu eta usaina azaldu. | |
Urak dakarrena, urak daroa. | |
Kalean uso, etxean otso | |
Eroriz ikasten da ibiltzen. | |
Jan eta lo, beti potolo. | |
Zozoak beleari, ipurbeltz. | |
Egon hadi lo, eta jango duk mehe. | |
Txapela buruan eta ibili munduan. |
Esaera zaharrei buruz gehiago jakin nahi izanez gero edota bertzelako ariketak egin nahi izanez gero, jarraian ageri diren webguneak baliatzen ahal dira:
https://eu.wikiquote.org/wiki/Euskal_atsotitzak#K Gotzon Garatek bildutako atsotitz batzuk, alfabetikoki ordenatuak.
https://euskaljakintza.com/ariketaguztiak/atsotitzak-lantzen/ Atsotitzak lantzeko hainbat ariketa ageri dira webgune honetan.
http://docplayer.es/28269586-Ariketa-1-whatsapp-atsotitzak-esaera-zaharrak.html Esaera zaharrak lantzeko ariketa gehiago.
http://haixeder.blogspot.com/2012/09/atsotitzak-edo-esaera-zaharrak.html Alfabetikoki, esaera zahar ugari ageri dira bertan.
https://blogak.eitb.eus/euskara/tag/esaera-zaharrak/ Esaera zaharak hilabeteka.
https://albokari2.wordpress.com/2008/11/18/esaera-zaharrak/ 35 esaera zahar, gaztelaniazko itzulpenarekin.
https://blogak.eitb.eus/euskara/2013/11/25/euskal-esaera-zaharrak-whatsappen/ EIBZk eskaintzen dituen hainbat azalpen eta material.
Hurrengo ariketa bertso saio batean oinarritutakoa da. Bertso saio honetan Sustrai Colinak eta Jon Maiak bertso bidez esaera zahar bana azalduko dute eta Igor Elortzak asmatu behar du zein den erranairu hori. Zuek audioa bertzerik ez duzue adituko (edo bideoa ikusi behar baduzue, 01:29 minututik aitzina izan beharko du).
Azken ariketak ortzadarrarekin lotura du. Hasi baino lehen, ortzadarra hitzaz gain, bertze moduren batean deitzen diozue?
Hori egin eta gero, Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasean ortzadar solasa ahoz nola erraten den bilatuko duzue.
Mapari begiratu eta adi irakurri ondotik, talde handian ahoz atentzioa zerk eman dizuen azalduko duzue.
Binaka, emotikono bidez esaera zahar gehiago adieraziko dituzue. Horretarako, lehenbizi, esaerak aukeratu beharko dituzue eta gero, emotikonoak erabiliz adierazi. Ondoren, gelakideei paratuko dizkiete, asma ditzaten.
Adin honetan parranda eta ligatzea gustuko duzuenez, parranda, mozkor, maitemindu… hitz gakoak sartuta, esaera zaharrak bilatzen ahal dituzue. Horretarako, Gotzon Garateren Atsotitzak webgunean sartu, goian dagoen Kontsultak sakatu eta nahi dituzuen hitz gakoak paratuz gero, hitz hori duten esaera zahar guztiak agertuko dira. Ezkerreko gezi gorriari sakatuz gero, berriz, erranairu hori bertze hizkuntza batzuetan nola erraten den agertuko da.
Bertze aukera bat izan daiteke, webgune honetan ageri diren moduko azalpenak osatzea aukeratutako esaera zaharrekin eta gelakide guztien artean bilduma bat osatzea.
Aurrekoarekin lotuta, bertze proposamen bat izan liteke marrazki bat egitea erranairuak dioena modu bisualean azaltzeko, jarraian ikus daitekeen gisakoa: https://www.atalak.eus/ikasgela-materialak/ahozko-literatura/atsotitzak-irudiekin.html