Esaera zaharrak / Eguraldia igartzeko sinesmenak / Ortzadarra

Maila: DBH 3 eta 4

Herria: Erratzu

Iraupena: Hiru saio

Irakasgaia: Euskal Hizkuntza eta Literatura

Helburuak

  • Nafarroako ondare kulturalaren eta sozialaren berri izan eta lantzea.
  • Emotikonoen bidez esaera zaharrak irudikatzea.
  • Esaera zaharren bilduma osatzea, bertze hizkuntzetako ordezkoekin eta irudiekin.

Iraupena: 03:53

Hasi baino lehen, gaiari buruzko aurrezagutzak aktibatuko ditugu eta, horretarako, esaera zaharrik ezagutzen duzuen ikusiko dugu.

Ondoren, eguraldia igartzeko bertzelako sinesmenik ezagutzen duzuen erranen duzue.

Jarraian, Erratzuri buruz zer dakizuen ikusiko dugu:

Zer dakizue Erratzuri buruz?

Han inoiz izan zarete?

Menua