- Belaunaldien arteko transmisioa gauzatzea.
- Historia hurbila ezagutzea.
- Euskalkiak lantzea (Goi Nafarrera – Ipar sartaldea)
- Bideo labur bat egitea.
Francoren garaia eta hezkuntza
Helburuak
Gaia kokatu eta aurrezagutzak aktibatzeko, txanponari ongi erreparatzeko eskatuko dizuegu.
Zuek txanpon hori ez duzue ezagutuko. Segur aski nor den ere ez duzue jakinen! Nor da?
Garai hartan eskolako ikasketak gaztelania hutsean izaten ziren… ¡¡¡Silencio, empezamos!!!
Francoren garaiaz zer dakizuen ikusiko dugu. Hori egin eta gero, bertze galdera hauei erantzunen diezue:
Zuen aitatxi-amatxiei edota herriko adinekoei aditu diezue nolakoa zen garai bateko eskola?
Zer ikasten zuten?
Noiz arte ikasten zuten?
Neskak eta mutilak elkarrekin egoten ziren?
Ondoren, Bidasoaldeari buruz zer dakizuen ikusiko dugu:
Zer dakizue Sunbilla, Arantza edo Lesakari buruz?
Bidasoaldean izan zarete inoiz?
Gaiaren inguruan hitz egin ondoren, Mediatekako bideoa proiektatuko dugu ikasgelan.
Bideoa ikusi ostean, bikoteka galdera hauei erantzunen diezue:
1- Zerk harritu zaitu gehien?
2- Lehen berriemaleak zenbat urte egin zituen eskolan?
3- Lehen berriemaleak noiz ikasi zuen?
4- Nork ematen zien klase arratsetan?
5- Lehen berriemaleak zer ikasi zuen?
6- Bigarren berriemalearen etxeko haurrak eskolara joaten ziren? Zure erantzuna arrazoitu.
7- Hirugarren berriemalea, gizona, beti joaten zen eskolara? Zure erantzuna arrazoitu.
8- Lehen berriemalearen etxean zeri ematen zioten garrantzia?
9- Hirugarren berriemaleak zer arazo zuen eskolan?
10- Lehen berriemaleak noiz ikasi zuen gaztelaniaz?
11- Zer erran nahi du lehen berriemaleak erabiltzen duen “mantzurriano” hitzak?
Bukatzean, talde handian erantzunak denon artean ahoz zuzenduko ditugu.
Gelako arbel digitalean Bortziriak mapan kokatu ondotik, bertako euskararen hitz adierazgarrienak bereiziko dituzue eta, horretarako, berriz adituko duzue bideoa.
Bildu dituzuen hitzak arbelean idatziko ditugu (lekukoek erraten dituzten moduan) eta ondoren, Euskaltzaindiaren Hiztegian bilatuko duzue hitz horiek onartuak dauden euskara baturako.
Euskara batua eta euskalkiak gaiaren inguruan gehiago sakondu nahi badugu, hausnartzeko aukera ematen duen testu hau ere irakurtzen ahal dugu.
Azken jarduera moduan, zuen senitarteko edo herriko adineko norbaiti bideoz elkarrizketa bat grabatzen ahal diozue landutako gairen inguruan (eskola Francoren garaian). Horretarako, hiruzpalau laguneko taldetan banatuta, nor grabatzen ahal duzuen pentsatuko duzue lehenbizi. Gero, galdetegia prestatu beharko duzue. Bideoan aditutako alderdiei buruz galdetzeaz gain, bertzelako kontuak ere biltzen ahal dituzue. Horretarako, honako ideiak balia ditzakezue:
-
Zer material izaten zuten eskolan?
-
Zenbat irakasle izaten ziren?
-
Neska-mutilek elkarrekin ikasten zuten?
-
Zer ikasten zuten? Denek gauza berberak egiten zituzten?
-
Zenbat lagun izaten ziren klasean?
-
Klasera egunero joaten ziren?
-
Zenbat urtera arte egoten ziren eskolan?
-
Haur eta gazte guztiak joaten ziren eskolara?
-
Nork jarraitzen zuen goi mailako ikasketekin?
-
Klase partikularrik izaten zen?
-
Debekatua zegoen euskaraz aritzea?
-
Nolako zigorrak izaten zituzten?
-
…
Testuinguru euskaldunik edota ahaide euskaldunik ez baduzue, azpitituluak baliatzen ahal dituzue gaztelaniazko bideoetan, betiere ideia orokorrenak laburtuz, ahotsak eta azpitituluak bat egitea ez baita beti erraza izaten. Horretarako, hainbat baliabide aurki ditzakegu Googlen, bertzeak bertze: https://eplazara.wordpress.com/2009/06/20/youtubeko-bideoetan-azpitituluak-jarri/
Azkenik, zer bideokamera edo zer sakelakorekin grabatuko duzuen erabaki beharko duzue eta bakoitzaren egitekoa definitu: lekukoa bilatu, grabatu, galderak egin, ordenagailura pasatu, bideoa editatu…
Grabazioa arratsalde edo astebururen batean egin beharko duzue eta, bildutako pasarteekin, zati interesgarrienak bildu eta gelan aurkezpen bat egin denen aitzinean.
Bertze aukera bat izaten ahal da Youtubera igotzea, interesa duenak ikusteko aukera izan dezan.
Azken jarduera moduan, interesgarria izanen litzateke ikasleei proposatzea haien senitarteko edo herriko adineko norbaiti elkarrizketa bat bideoz grabatzeko landutako gairen inguruan (eskola Francoren garaian). Horretarako, hiruzpalau laguneko taldetan banatuta, nor grabatzen ahal duten pentsatuko dute lehenbizi. Gero, galdetegia prestatu beharko dute. Bideoan aditutako alderdiei buruz galdetzeaz gain, bertzelako kontuak ere biltzen ahal dituzte. Horretarako, honako ideiak ematen ahal dizkiegu:
- Zer material izaten zuten eskolan?
- Zenbat irakasle izaten ziren?
- Neska-mutilek elkarrekin ikasten zuten?
- Zer ikasten zuten? Denek gauza berberak egiten zituzten?
- Zenbat lagun izaten ziren klasean?
- Klasera egunero joaten ziren?
- Zenbat urtera arte egoten ziren eskolan?
- Haur eta gazte guztiak joaten ziren eskolara?
- Nork jarraitzen zuen goi mailako ikasketekin?
- Klase partikularrik izaten zen?
- Debekatua zegoen euskaraz aritzea?
- Nolako zigorrak izaten zituzten?
- …
Testuinguru euskaldunik edota ahaide euskaldunik ez badute, azpitituluak baliatzen ahal dituzte gaztelaniazko bideoetan, betiere ideia orokorrenak laburtuz, ahotsak eta azpitituluak bat egitea ez baita beti erraza izaten. Horretarako, hainbat baliabide aurki ditzakegu Googlen, bertzeak bertze: https://eplazara.wordpress.com/2009/06/20/youtubeko-bideoetan-azpitituluak-jarri/
Azkenik, zer bideokamera edo zer sakelakorekin grabatuko duten erabaki beharko dute eta bakoitzaren egitekoa definitu: lekukoa bilatu, grabatu, galderak egin, ordenagailura pasatu, bideoa editatu…
Grabazioa arratsalde edo astebururen batean egin beharko dute eta, bildutako pasarteekin, zati interesgarrienak bildu eta gelan aurkezpen bat egin dezakete denen aitzinean.
Bertze aukera bat izaten ahal da Youtubera igotzea, interesa duenak ikusteko aukera izan dezan.