Etxeen izenak

Maila: DBH 1 eta 2

Herria: Ezkurra

Iraupena: Sei saio

Irakasgaia: Euskal Hizkuntza eta Literatura

Helburuak

  • Nafarroako ondare kulturalaren eta sozialaren berri izan eta lantzea.
  • Herriko edo auzoko etxeen edo tokien izenekin bilduma bat egitea.

Iraupena: 00:51

Hasi baino lehen, etxeen izenen inguruan solastatuko gara:

Postal hau ezagutzen duzue?

pastedGraphic.png

Etxeei zeren arabera paratzen zitzaien izena?

Etxeren baten izena ezagutzen duzue? Zer erran nahi du?

Ezagutzen duzue inor bere etxearen izenez deitzen zaiona?

Euskal Herriko etxeek berebiziko garrantzia dute eta izan dute gure kulturan; izan ere, etxeek herritarrei eman diete izena eta izana.

 

Ondoren, Ezkurrari buruz zer dakizuen ikusiko dugu:

Zer dakizue Ezkurrari buruz?

Han inoiz izan zarete?

Menua