Etxeen izenak

Maila: DBH 1 eta 2

Herria: Ezkurra

Iraupena: Sei saio

Irakasgaia: Euskal Hizkuntza eta Literatura

Helburuak

  • Nafarroako ondare kulturalaren eta sozialaren berri izan eta lantzea.
  • Herriko edo auzoko etxeen edo tokien izenekin bilduma bat egitea.
Transkripzioa

Hamarrendegia, etxea, izen hori nondik heldu da?

Hori… hamarrenak eta primiziak Hamarrendegian biltzen omen ziren. Oraindik, berandura arte ere bai, e?

Eta zer da hori?

Hori, bakoitzak ekoizten zuenetik, Elizarentzat hamartik bat eman behar zenuen. Eta, primiziak, berriz, ez dakit, bostetik bat edo zer… Hola, hamarrenak eta primiziak, “Jainkoaren Elizari ordaintzea. Hau da Elizaren edo elizgizonen bizibiderako laguntza ematea.”.

Iraupena: 00:51

Hasi baino lehen, etxeen izenen inguruan solastatuko gara:

Postal hau ezagutzen duzue?

pastedGraphic.png

Etxeei zeren arabera paratzen zitzaien izena?

Etxeren baten izena ezagutzen duzue? Zer erran nahi du?

Ezagutzen duzue inor bere etxearen izenez deitzen zaiona?

Euskal Herriko etxeek berebiziko garrantzia dute eta izan dute gure kulturan; izan ere, etxeek herritarrei eman diete izena eta izana.

Ondoren, Ezkurrari buruz zer dakiten ikusiko dugu:

Zer dakizue Ezkurrari buruz?

Han inoiz izan zarete?

Menua