Garai bateko emakumeen bizimodua

Maila: DBH 3 eta 4

Herria: Arrarats

Iraupena: Sei saio

Irakasgaiak: Plastika / Euskal Hizkuntza eta Literatura

Helburuak

  • Euskaraz koloreen erranahia, jatorria… lantzea.
  • Ahozko aurkezpen bat egitea kolore baten inguruan egindako lanarekin.
  • Horma-irudi bat egitea kolore baten inguruan egindako lanarekin.

Iraupena: 02:44

Gaiari buruz zer dakizuen ikusteko, denon artean ahoz galdera hauei erantzunen diegu:

Nolakoa zen garai bateko bizimodua?

Zer egiten zuten denbora librean? Zein izaten zen haien aisialdia?

Nora joaten ziren?

 

Koloreei buruz ariko garenez, horiei buruz mintzatuko gara:

Ile urdina erratean, zer kolorez ari gara?

Zer koloretako arropa janzten zuten lehen emakumeek ezkontzetan? Eta orain?

Katu beltzek zorte ona edo txarra ematen dute? Badirudi euskal kulturan zorte ona ematen zutela… Koloreak, beraz, kolorea bera baino gehiago dira euskaldunontzat.

 

Galdera horiei denon artean ahoz erantzun eta gero, tokiari buruzko aurrezagutzak aktibatuko ditugu eta, horretarako, lehenbizi, Arraratsi buruz zer dakizuen ikusiko dugu:

Zer dakizue Arraratsi buruz?

Han inoiz izan zarete?

Menua