- Garai bateko Iruñea mapan kokatzea.
- Argazki zaharrekin horma-irudi bat egitea.
Garai bateko Iruñea
Helburuak
Gaia kokatzeko asmoz, garai bateko Iruñeaz galdetuko diegu:
Nolakoa zen garai bateko Iruñea?
Zertan aldatu da?
Ondoren, Latasa kokatzeko, ahoz honako galderei erantzunen diegu:
Zer dakizue Latasari buruz?
Zenbat Latasa daude Nafarroan?
Han inoiz izan zarete?
Aurrezagutzak aktibatu ostean, bideoa ikusiko dugu gelan.
Binaka galderei erantzuteko eskatuko diegu:
1- Iruñea nolakoa zen berriemalearen gazte denboran?
2- Berriemaleak nola deitzen dio Nafarroako hiriburuari?
3- Berriemaleak erraten duen esaldi honetan zer erran nahi dute azpimarratuta dauden hitzek: “zer egin da nire denboran”?
4- El Irati trenak zer ibilbide egiten zuen?
5- Zer erran nahi du “han finitzen zen”?
6- Gaiarre antzokia non zegoen berriemalearen arabera? Orain, aldiz, non dago?
7- Zer ikuskizun eskaintzen zen sanferminetan?
8- Berriemalea noiz hasi zen Iruñera joaten? Zergatik?
9- Donibane auzoa nolakoa zen?
Bukatzean, denon artean zuzenduko dugu.
Google maps baliatuta, egungo Iruñea nondik nora iristen den ikusiko duzue eta, horren ondotik, berriemaleak dioen Iruñearekin alderatuko duzue. Horretarako, Iruñeko mapa inprimatu eta eskuz marra batez inguratuko duzue noraino iristen zen garai bateko Iruñea.
Iruñea fisikoki zenbat handitu eta aldatu den aztertu eta gero, Iruñea eta euskara gaiari helduko diogu. Horretarako, taldeka zenbait irakurgai landuko ditugu. Talde bakoitzak irakurgai bat hartu, irakurri eta, gero, gelakideei ikasitakoa azalduko die.
Iruñea Euskaldunen hiri buruzagia
Iruña eta Iruñea artean galduta
“Euskara iruindarren hizkuntza” artikuluko 4. eta 5. or.
Tribuaren berbak. Iruñea hiri buruzagia
Aurreko atalean garai bateko Iruñeak zuen hedadura ikusi ondotik, hirunaka orduko argazkiak bilatu (sarean nahiz etxean) eta horma-irudi bat eginen duzue. Argazki bakoitzaren ondoan, gaur egungo argazkia paratuko duzue eta azpiko aldean, ordea, zer toki ageri den azaldu beharko duzue, beheko aldean ageri den Adiós Pamplona webgunean bezala.
Laguntza moduan, jarraian zenbait helbide gehitu ditugu:
Adiós Pamplona (garai bateko eta egungo argazkiak)