- Garai bateko Iruñea mapan kokatzea.
- Argazki zaharrekin horma-irudi bat egitea.
Garai bateko Iruñea
Helburuak
Lehenago ez, lehenago hau zegoen arrunt miserable, lurrak (?) arte. Es que hemen ez bazen obra bat egiten! Eta gero zer egin da? Gero zer egin da nire denboran? Nik ezagutu dut Iruñea… zaharra, zaharra, Iruñea zaharra bakarrik. Gaztelu plazatik ateratzen baziren, adiós! Amaia kalera eta zezen plaza eta han… zegoen hori, El Irati. Trena etortzen zen eta gero Valentzia pasealekuan barna bueltan jausten zen Arrotxapeara. Eta Arrotxapea, han finitzen zen. Eta lehenago ematen omen zuen, ni Iruñean hasi baino lehen, Gaztelu plazan buelta ematen zuen tranbiak edo horrek. Eta gero Valentzia pasealekuan barna, gero Gaztelu plazara ez zen sartzen.
Hori, Karlos Hirugarrena, hor zegoen bada, hori… Teatro… Teatro Gaiarre edo hori. Han, erdi-erdian. Nik ezagutu dut, handik botatzen zuten, sanferminetan botatzen zuten hori… zinea, balkoi… balkoi batetatik Gaztelu plazara. Debalde, sanferminetan.
Gero, ni sanferminetan… mucho… asko egon nintzen. Arreba hemen, ezkondua Iruñera. Hil zen agudo samar. Sarreran, bi arreba genituen eta, zaharrena ezkondu zen Iruñera. Eta gero (?), ni Iruñera hasi nintzen joaten, igual hamar urteetarako. Eta han pasatzen nituen igual zortzi-hamar egun, Iruñean. Eta Iruñea, ikasi nuen nik… bueno! Baina Iruñea zen borobiltxo bat bertzerik! Kilometro bat, kilometro bat. Hori… Donibane auzoa eta horiek denak garia izat… egoten zen. Hor ez zen etxerik. Algún… etxeren bat hola soltea. Horregatik, harresi bat, badakizu? harresia orain harrapatu dituzte fosa horiek ere, pues auzo hori dena… gehiago… handik fuera ez zen ni hasi nitzelarik, ja ere.
Iraupena: 03:23
Gaia kokatzeko asmoz, garai bateko Iruñeaz galdetuko diegu:
Nolakoa zen garai bateko Iruñea?
Zertan aldatu da?
Ondoren, Latasa kokatzeko, ahoz honako galderei erantzunen diegu:
Zer dakizue Latasari buruz?
Zenbat Latasa daude Nafarroan?
Han inoiz izan zarete?
Latasa Ultzamaldean dago eta Odietako kontzeju bat da.
Imotzen Latasa izeneko bertze herri bat dago, Irurtzundik hurbil.
Aurrezagutzak aktibatu ostean, bideoa ikusiko dugu gelan.
Binaka galderei erantzuteko eskatuko diegu:
1- Iruñea nolakoa zen berriemalearen gazte denboran?
Txikia, alde zaharra bertzerik ez zen. Bukaeran erraten du kilometro bakarra zuela Iruñeak.
2- Berriemaleak nola deitzen dio Nafarroako hiriburuari?
Iruñe.
3- Berriemaleak erraten duen esaldi honetan zer erran nahi dute azpimarratuta dauden hitzek: “zer egin da nire denboran”?
Bere garaian.
4- El Irati trenak zer ibilbide egiten zuen?
Grazia pasealekutik Arrotxapeara jaisten zen. Hori baino lehen, berriz, Gaztelu plazan buelta ematen omen zuen eta gero Valentzia pasealekuan barna, Gaztelu plazan sartu gabe.
5- Zer erran nahi du “han finitzen zen”?
Han bukatzen zela.
6- Gaiarre antzokia non zegoen berriemalearen arabera? Orain, aldiz, non dago?
Carlos III. etorbidearen erdian dagoela dio. Egun, Gaztelu plazatik begiratuta, alde batean dago, ez erdian.
7- Zer ikuskizun eskaintzen zen sanferminetan?
Gaiarreko balkoi batetik zinea ematen zuten, doan.
8- Berriemalea noiz hasi zen Iruñera joaten? Zergatik?
Hamar urterekin, bere arreba Iruñera ezkondu zelako.
9- Donibane auzoa nolakoa zen?
Ez zen ia etxerik, garia izaten zen han.
Bukatzean, denon artean zuzenduko dugu.
Google maps baliatuta, egungo Iruñea nondik nora iristen den ikusiko dute eta, horren ondotik, berriemaleak dioen Iruñearekin alderatuko dute. Horretarako, Iruñeko mapa inprimatu eta eskuz marra batez inguratuko dute noraino iristen zen garai bateko Iruñea.
Iruñea fisikoki zenbat handitu eta aldatu den aztertu eta gero, Iruñea eta euskara gaiari helduko diogu. Horretarako, taldeka zenbait irakurgai landuko ditugu. Talde bakoitzak irakurgai bat hartu, irakurri eta, gero, gelakideei ikasitakoa azalduko die.
Iruñea Euskaldunen hiri buruzagia
Iruña eta Iruñea artean galduta
“Euskara iruindarren hizkuntza” artikulua (4. eta 5. or.)
Tribuaren berbak. Iruñea hiri buruzagia
Aurreko atalean garai bateko Iruñeak zuen hedadura ikusi ondotik, hirunaka orduko argazkiak bilatu (sarean nahiz etxean) eta horma-irudi bat eginen dute. Argazki bakoitzaren ondoan, gaur egungo argazkia paratuko dute eta azpiko aldean, ordea, zer toki ageri den azaldu beharko dute, beheko aldean ageri den Adiós Pamplona webgunean bezala.
Laguntza moduan, jarraian zenbait helbide gehitu ditugu:
Adiós Pamplona (garai bateko eta egungo argazkiak)