Mutiletan sartzea

Maila: DBH 3 eta 4

Herria: Gelbentzu

Iraupena: Zazpi saio

Irakasgaia: Euskal Hizkuntza eta Literatura

Helburuak

  • Gazte hizkera eta hizkera informala lantzea.
  • Gazte hizkeraren eta hizkera informalaren gidatxo bat egitea.
  • Antzerki txiki bat egitea gazte hizkera eta hizkera informala erabiliz.
Transkripzioa

Mutiletan sartzen ginen hemezortzi urteetatik aurrera. Hemezortzi urteak arte mutil handietan ez zen negoziorik.

Eta, nola sartzen zineten edo zer egiten zenuten?

Sartzen ziren kuadrillan, “Bua, hemezortzi urte?” Pues venga, ja kuadrillara eta ya está. Ez paperik, ez alkatearen firmarik eta ez…

Baina bestaren bat edo zerbait ere?

Ez, ez zen deus egiten. Sartu eta ya está. Behar zenuen… pagatu behar zenuela. Ordura arte majo bizi zinen pagatu gabe, baina ordutik aurrera…

Zer egiten ziren, kontu guztiak…?

Mutilek pagatuz, soinua eta denak. Hor Gelbentzun bai, herri… zenbait herritan pagatzen zuten herriek, dirua ematen zuten pagatzeko soinua.

A, bai, e?

Bai, bai, herri askotan. Baina guk ez genuen suerte hori izan sekulan.

Herri txikia…

Klaro.

Iraupena: 00:54

Lehenbizi, gaiari buruz zer dakiten galdetuko diegu:

Izenburuak zer iradokitzen dizue? Zer da mutiletan sartzea?

Zer dakizue garai bateko gaztaroari buruz?

Zein zen mutilen betebeharra?

Gero, tokiari buruzko aurrezagutzak aktibatuko ditugu honako galdera hauen bidez:

Zer dakizue Gelbentzuri buruz?

Ba al dakizue non den Odieta?

Han inoiz izan zarete?

Gelbentzu Odietako kontzejua da eta Iruñetik iparraldera, errepidez joanda, 28 kilometrora dago.

Odieta Nafarroako udalerria eta ibarra da. Ondoko herri hauek osatzen dute Odieta udalerria: Anotzibar, Erripa (herriburua), Gaskue, Gelbentzu, Gendulain, Latasa, Ostitz eta Ziaurritz.

Menua