- Nafarroako ondare kulturalaren eta sozialaren berri izan eta lantzea.
- Erreportaje bat egitea.
Oihaneko lana
Helburuak
Gaiarekin hasi baino lehen, oihaneko lana zer den dakizuen ikusiko dugu:
- Zer lan egiten dute/zuten?
- Horretan aritu zen inor ezagutzen duzue?
- Non egiten zuten lo?
- Zer jaten zuten?
Gaiari buruzko aurrezagutzak aktibatu ostean, Eltzabururi buruz zer dakizuen ikusiko dugu:
Zer dakizue Eltzabururi buruz?
Nafarroako mapan non kokatuko zenukete?
Han inoiz izan zarete?
Aurrezagutzak aktibatuta gaia kokatu ondotik, bideoa ikusiko dugu.
Bideoa ikusi eta gero, bikoteka galdera hauei erantzunen diezue:
1- Nolako ohatzeak izaten zituzten oihanean lan egiten zuten gizonek?
2- Nolako bizitza zuten?
3- Noiz garbitzen ziren?
4- Zergatik egoten ziren beltz-beltzak?
5- Non garbitzen ziren?
6- Nora joaten ziren bazkaltzera?
7- Zer jaten zuten?
8- Nolako ontziak zituzten bazkaltzeko?
9- Zer gertatzen zen goilara galduz gero?
10- Non gordetzten zituzten goilarak?
11- Euria ari bazuen, non bazkaltzen zuten? Zer ondorio zuen horrek?
12- Noiz izaten zuten denbora librea?
13- Zer egiten zuten libre zutenean?
14- Zer meriendatzen zuten?
15- Merienda nork ordaintzen zuen?
16- Zergatik ez ziren astero herrira joaten?
17- Nolako bideak izaten zituzten herrira joateko?
Bukatzean, denon artean ahoz zuzenduko dugu.
Helburua launaka oihaneko lanaren inguruko erreportaje bat egitea izanen denez, lehenbizi, erreportajeen ezaugarriak berrikusiko ditugu Prezi aurkezpen honen bidez.
Azalpen orokorrenak azaldu eta gero, denon artean erreportajeak izan ditzakeen atalak eta azpigaiak arbelean idatziko ditugu:
- Izenburua
- Sarrera
- Gorputza
- Nolako lana zen. Lanpostu motak. Lan egiteko tresnak
- Istripuak
- Zenbat denbora pasatzen zuten mendian eta zenbat ordu lan egiten zituzten egunean.
- Zer jaten zuten: gosaria, bazkaria eta afaria. Igandeetan zer meriendatzen zuten.
- Noiz eta nola garbitzen ziren.
- Noiz eta nola garbitzen zuten arropa.
- Zer arropa erabiltzen zuten.
- Noiz izaten zuten denbora librea. Zer egiten zuten.
- Nolako txabolak izaten zituzten. Zer zegoen barruan.
- Nolako ohatzeak izaten zituzten eta nola egiten zuten lo.
- Bukaera
Bide batez, erreportajeen bertze zenbait berezitasun azalduko ditugu, kontuan hartzeko:
- Hitzez hitz bildutako zatiak komatxoen artean ematen dira.
- Informazio iturriak aipatzen dira.
- Argazkiak eta argazki oinak paratzen dira.
- Gorputzaren barruan izenburu txikiagoak ageri dira.
- Koadro batean nabarmendu nahi den paragraforen bat errepikatzen da, letra handiagoz.
Erreportajea behar bezala antolatzeko ezinbertzekoak dira lokailuak eta testu antolatzaileak. Idazten hasi baino lehen, hortaz, Euskaljakintzaren webgunean dauden testu antolatzaileak irakurri eta multzo bakoitzetik, gutxienez hiru edo lau kopiatuko dituzue koadernoan. Norberak bere gustuko antolatzaileak aukeratuko ditu.
Launaka, oihaneko lanari buruzko erreportaje bat eginen duzue. Horretarako, lehenbizi informazio gehiago lortu beharko duzue, Interneten, etxean galdetuta, eta abar.
Horren ondotik, testuaren eskema antolatu beharko duzue, jakiteko non paratu ideia bakoitza. Behin hori burututa, idazteari ekinen diozue eta izenburu egokia pentsatu beharko duzue, erreportajea osatzeko argazkiak bilatu, erabilitako iturriak aipatu…