Otorduak

Maila: DBH 1 eta 2

Herria: Eugi

Iraupena: Hiru saio

Irakasgaiak: Euskal Hizkuntza eta Literatura / Gizarte zientziak

Helburuak

  • Zenbat/zer egitura lantzea.
  • Jarraibide testua: errezeta bat egitea.

Iraupena: 02:09

Lehenbizi, garai bateko otorduei buruz zer dakizuen ikusiko dugu:

Garai batean zer gosaltzen, bazkaltzen eta afaltzen zuten?

Herrietan bizi zirenek hirian bizi zirenek baino baliabide gehiago zuten jateko?

Taloak jaten ziren?

Ondotik, Eugiri buruzko aurrezagutzak aktibatuko ditugu honako galderen bidez:

Zer dakizue Eugiri buruz?

Nafarroako mapan non kokatuko zenukete?

Egon zarete inoiz bertan?

Menua