Otorduak

Maila: DBH 1 eta 2

Herria: Eugi (Esteribar)

Iraupena: Hiru saio

Irakasgaiak: Euskal Hizkuntza eta Literatura / Gizarte zientziak

Helburuak

  • Zenbat/zer egitura lantzea.
  • Jarraibide testua: errezeta bat egitea.
Transkripzioak

Gosaltzeko, pues baldin bazen baba, gero, urdaia, xingarra. Seguro. Orain, baldin bazen, por ejemplo, talo eta esnea, pues ja gero ez zen bertze jangarririk, talo eta esnea. Holaxe izaten zen.

Ogirik ez?

Ogia gutxi, zenbait aldiz igual, errazionamendua baitzegoen. Gero ja, hasi zen denboran ogia, pues bai, baina edozein xingarrarekin edo esnearekin edateko, nahiago genuen taloa ogia baino. Bai, eta gero…

Zuek egina beti, naski?

Eta gero egiten ziren marrakuku erraten ziotena. Taloa hilik daukazu eta gero partitu hola, eta gero hola ireki eta sartu gazta hor. Eta, gero, paratu eltzearen gainean. Paratzen zenuen karga pixka bat; hasten zelarik gazura ateratzen hola, meka! Joder! Ta agudo garbitzen ziren! Agudo garbitzen ziren!

Era guztietako bordariak hor ateratzen dira herrietan gazta egin eta gero, xingarrarekin edo, txistorrarekin edo, baina talo harek ez baitaude eginik, ordea, barnera! Gainetik bai, baina ez baitute denborarik barnetik egiteko! Guk egiten genituen paratu eta gero, “maatxarroa” erraten zitzaion holako… holako borobil batzuk. Eta hartan tente paratu eta han txigortzen ziren orduan. Eta barnera egina egoten baitzen. Baina hura egin dugu. Anitz aldiz erraten digu:

  • Oye, ¿no vas a coger un poco talo ahí?
  • Sí, mejor que eso ya hemos comido más de una vez.

Klaro, ez baita eginik egoten hura. Hor…

Fite egin behar baitute eta jendeak eskatzen baitie, ez?

Klaro, nola ez dugun ezagutzen bertzea, guretako arrunt onak. Bai, egia da, bai.

Izan genituen urteak… urteak baba gosaltzeko, purea babarena eguerdirako.

Baba zopa izanen da.

Ez, ez, purea eta arratserako patata. Eta kontent babak egiten zuela. Babak ekartzen zituen estraperloan. Bai.

Iraupena: 02:09

Lehenbizi, garai bateko otorduei buruz zer dakiten galdetuko diegu:

Garai batean zer gosaltzen, bazkaltzen eta afaltzen zuten?

Herrietan bizi zirenek hirian bizi zirenek baino baliabide gehiago zuten jateko?

Taloak jaten ziren?

Ondotik, Eugiri buruzko aurrezagutzak aktibatuko ditugu:

Zer dakizue Eugiri buruz?

Nafarroako mapan non kokatuko zenukete?

Han inoiz izan zarete?

Eugi Esteribarko kontzejua da; Nafarroako iparraldean dago, Iruñetik 21 kilometrora.

Menua